EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016200

147/2016 DEKRETUA, urriaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta, horren ordez, beste bat izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201600147
Xedapenaren data: 2016-10-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201604449
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/12/26an argitaratutako 2012/12/11ko 201200276 DEKRETUA

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal lnstitutua sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.
Etxepare Euskal lnstitutua nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du, eta kultura kulturan eskuduna den Jaurlaritzako sailari atxikita dago. Honako hauek dira institutuaren organo artezkariak: Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria.
Etxepare Euskal lnstitutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak ezartzen du, halaber, kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela institutua.
Dekretu horren 14.c) artikuluak honako hau ezartzen du: «Jaurlaritzaren Kontseiluak lau urterako (behin bakarrik luza daiteke epea) izendatuko ditu bi kontseilari, Patronatuaren ordezkari legetxe eta berak proposatuta».
Lnstitutuko Patronatuak bilera egin zuen ekainaren 23an, eta proposamena egin zion Gobernu Kontseiluari, Xabier Paya Ruiz Zuzendaritza Kontseiluko kide berria izateko, Patronatua ordezkatuz, Eva Salaberria Artanoren ordez, zeren honek bere borondatez Zuzendaritza Kontseiluko kide izateari utzi egin zion.
Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal lnstitutua sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoaren arabera –zeinetan Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen baita–, Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko urriaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Etxepare Euskal lnstitutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari-kargutik kentzea Eva Salaberria Artano andrea.
2. artikulua.– Xabier Paya Ruiz jauna izendatzea Etxepare Euskal lnstitutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kontseilari, Patronatuaren ordezkari modura eta berorrek proposatuta.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko urriaren 18an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.