EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016200

EBAZPENA, 2016ko irailaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde horrek antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematen duena, estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Xedapenaren data: 2016-09-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201604445
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2007/11/05ean argitaratutako 2007/10/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200706005]
  • 2008/08/06an argitaratutako 2008/07/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200804636]
  • 2009/02/02an argitaratutako 2009/01/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200900508]
  • 2009/07/28an argitaratutako 2009/07/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200904286]
  • 2010/02/18an argitaratutako 2010/01/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201000832]
  • 2010/08/02an argitaratutako 2010/07/08ko EBAZPENA zabaltzen du [201003646]
  • 2011/03/09an argitaratutako 2011/02/11ko EBAZPENA zabaltzen du [201101267]
  • 2011/10/11n argitaratutako 2011/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201104897]
  • 2013/03/15ean argitaratutako 2013/03/01eko EBAZPENA zabaltzen du [201301393]
  • 2013/04/19an argitaratutako 2013/03/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201301897]
  • 2013/05/13an argitaratutako 2013/04/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201302224]
  • 2013/10/03an argitaratutako 2013/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201304168]
  • 2014/12/11n argitaratutako 2014/11/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201405284]
  • 2015/10/28an argitaratutako 2015/10/21eko EBAZPENA zabaltzen du [201504545]
  • 2016/03/22an argitaratutako 2016/03/11ko EBAZPENA zabaltzen du [201601253]

Uztailaren 29ko 1732/94 Errege Dekretuak, bere 15.artikuluan, estatu-mailako gaikuntza duten Toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoak, betetzeko jardunbide horietan ezarri behar den baremo orokorra nola osatzen den zehazten du, prestakuntza eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen direla.
Bestetik, bai 1994ko abuztuaren 10eko Aginduak, bere 1.D artikuluan, bai Herri Administrazioaren Estatuko Erakundearen (INAPen) 1994ko urriaren 26ko Erabakiak, autonomia erkidegoekin bat eginez, Toki-administrazioko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroen onarpenerako eta baloraziorako irizpideak ezartzen dituzte.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko ekainaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroak hautaketa jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balioztapena zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez balioztapen horren berri ematen da, denak jakitun izan daitezen.
Hori guztia kontuan izanik,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko ekainaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematea, estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko, balioztapen hori ebazpen honen eranskinean adierazten dela. Ebazpen honek honako beste ebazpen hauek osatzen ditu, eta ebazpen hauek ere indarrean egoten jarraituko dute: 2016ko martxoaren 11koa (EHAA, 56 zk., 2016-03-22), 2015eko urriaren 21ekoa (EHAA, 205 zk., 2015-10-28koa), 2014ko urriaren 28koa (EHAA, 236 zk., 2014-12-11koa), 2013ko irailaren 19koa (EHAA, 189 zk., 2013-10-03koa), 2013ko apirilaren 25ekoa (EHAA, 90 zk., 2013-05-13koa), 2013ko martxoaren 25ekoa (EHAA, 75 zk., 2013-04-19koa), 2013ko martxoaren 1ekoa (EHAA, 53 zk., 2013-03-15ekoa), 2011ko irailaren 19koa (EHAA, 194 zk., 2011-10-11koa), 2011ko otsailaren 11koa (EHAA, 47 zk., 2011-03-09koa), 2010eko uztailaren 8koa (EHAA, 147 zk., 2010-08-01ekoa), 2010eko urtarrilaren 28koa (EHAA, 33 zk., 2010-02-18koa), 2009ko uztailaren 10ekoa (EHAA,143 zk., 2009-07-28koa), 2009ko urtarrilaren 15ekoa (EHAA, 22 zk., 2009-02-02koa) , 2008ko uztailaren 15koa (EHAA,148 zk., 2008-08-06koa) eta 2007ko urriaren 10ekoa (EHAA, 212 zk., 2007-11-05ekoa).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 19a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.