EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016198

IRAGARKIA, Irungo udalerriko Zarata Maparen proiektua jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Organo emailea: IRUNGO UDALA
Xedapenaren data: 2016-10-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201604425
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Udal honen alkate-lehendakariak, 2016ko urriaren 5ean, 1615 Ebazpena hartu du. Hona hemen:
Jendaurrean jartzea Irungo Zarataren Mapa, eta izapide horren berri ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, hilabeteko epean, azkeneko argitalpena egiten denetik aurrera, edozein pertsona fisiko edo juridikok dagoen dokumentazioa eta jarraitutako prozedura aztertzeko aukera izan dezan. Horrela, epe horretan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango ditu.
Dokumentazioa eskuragarri dago Udalaren web orrian eta Kostorbeko bulegoetan (Iparralde hiribidea z/g, 2. solairua).
Irun, 2016ko urriaren 6a.
Alkateak eskuordetuta.
HIRIGINTZAKO TEKNIKARIA.