EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016198

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 191/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-09-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201604417
Maila: Ediktua
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 191/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Ainhoa Echezarreta Arza.
Abokatua: Maria Luisa de la Cuadra Fernandez.
Prokuradorea: Oscar Mejías Abad.
Demandatua: Ruben Sasiain Vicondoa.
Gaia: adostasunik ez izanik, seme-alabei buruzko neurriak.
Aipatu judizioaren gainean, epaia eman da, 2016-09-15ean, eta honako hau da xedapen-zatia:
XEDAPENAK
Ruben Sasiain Vicondoa-ren aurka, Ainhoa Echezarreta Arza-ren izenean eta ordez, Mejías epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut funtsean, eta, hortaz, erlazio desegitearen ondoriozko neurri hauek hartzen ditut, adingabeko XXXXX alabari dagokionez:
1.– Guraso-ahalaz baliatzea. Guraso-ahala elkarrekin baliatzen jarraituko dute bi gurasoek. Guraso biek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak zera dakar: adingabeari dagozkion erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartu beharra. Erabakiak hartzeko, egokien zaien komunikazio-bidea hautatu beharko dute; komunikazio-bide hori errespetatzera eta betetzera behartuta daude. Besterik adierazi ezean, komunikazioa posta elektronikoz edo burofaxez gauzatuko da, eta hortaz, beste gurasoak ere bide horiek baliatuta erantzun beharko du; hala egiten ez badu, ados dagoela ulertuko da. Adostasunik ez badago, Epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan ezarritako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:
• Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.
• Ikastetxea aukeratzea eta, behar bada, ikastetxea aldatzea.
• Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.
• Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.
• Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.
Gurasoari biei aitortzen zaie adingabearen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko jarduera tutorialetan parte hartzekoa ere. Halaber, alabaren tratamenduei buruzko argibide medikoak ere eskatu ahal izango dituzte biek.
Alabarekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin larrialdiko egoerarik gertatu bada, edo erabakiak adingabearen eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak eta garrantzirik gabekoak badira.
2.– Zaintza eta jagoletzaren gaineko araubidea. Amari izendatzen zaio alaba XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza.
3.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-erregimena. XXXXX-ren eta bere aitaren arteko bisita-erregimena ondoko zehaztapenekin bat etorriz gauzatu beharko da:
● Gaur egunetik hara adingabekoa eskolatu arte:
– Aste birik behin, larunbatean eta igandean. Gaua igarotzea aparte utzita, adingabekoa larunbatetan eta igandeetan 10:00etan jasoko da eta 20:00etan entregatuko da amaren etxean. Zubia zein asteburuari dagoen lotuta, asteburu hori baliatzea dagokion gurasoak gozatuko du hartaz.
– Aste barruan, astearteetan eta ostegunetan, lanetik irteten duenetik, edo, bestela, 18:30etatik 20:30etara, adingabekoa, betiere, amaren etxean jaso eta entregatuz.
– Gabonetako oporraldian, epealdia bi astetan egokituko da, bi epetan erdibituz, bata aitak balia dezan eta bestea amak, epeotan txandakatzen direlarik gurasoak, urte bikoitietan hautua egitea amari dagokiola eta bakoitietan, aitari. Abenduaren 22tik abenduaren 30era arte eta abenduaren 30etik urtarrilaren 6ra arte, horiexek izango dira epealdiak. Gauak igarotzea sartzen ez delarik gauzatuko da epealdi hori, aitak, dagozkion egunetan, adingabekoa amaren etxean jasoko du 10:00etan eta 20:00etan entregatuko.
– Aste Santuan, epealdia bi astetan egokituko da, bi epetan erdibituz, bata aitak balia dezan eta bestea amak, epeotan txandakatzen direlarik gurasoak, urte bikoitietan hautua egitea amari dagokiolarik eta bakoitietan, aitari. Gauak igarotzea sartzen ez delarik, epealdiotan aitak, dagozkion egunetan, adingabekoa amaren etxean jasoko du 10:00etan eta 20:00etan entregatuko.
– Udako oporraldian, lau epealdi izango dira:
* Uztailaren 1etik hilabete horren 15era arte.
* Uztailaren 15etik abuztuaren 1era arte.
* Abuztuaren 1etik hilabete horren 15era arte.
* Abuztuaren 15etik hilabete horren 31ra arte.
Gurasoetariko bakoitzak bi epealdiz baliatuko dira, horietan txandakatuz, amak urte bikoitietan hautua egitea amari dagokiolarik eta bakoitietan aitari. Hautua egitea dagokion gurasoak egindako aukera besteari modua fidagarriak jakinarazi beharko dio, gutxienik 2 hilabeteko aurrerapenarekin.
Gauak igarotzea sartzen ez delarik, aitak, dagozkion egunetan, adingabekoa amaren etxean jasoko du 10:00etan eta 21:00etan entregatuko.
Alaba adingabearen urteak kontuan izanik, udako aipatu epealdiotan, gurasoak ez badira joaten euren bizitokiko herritik, gurasoak ahaleginduko dira adingabeak eman ez dezan aste batetik gora beste gurasoa ikusi barik, honek aukera izango duelarik umearen konpainian arrats alde bat pasatzeko.
– Jaiegun solteak. Zubiren baten sartzen ez badira, urte bikoitietan aste barruko jaiegunak amak baliatuko ditu, eta bakoitietan, aitak.
● Adingabekoa eskolatzen denetik hara:
– Astebururik behin, ikastetxetik ateratzen denetik edo, bestela, amaren etxebizitzan ostiraleko 18:00etatik astelehenez ikastetxean sartzen den arte. Zubia zein asteburuari dagoen lotuta, asteburu hori baliatzea dagokion gurasoak gozatuko du hartaz.
– Aste barruan, astearteetan eta ostegunetan, lanetik irteten duenetik, eskolaz kanpoko jardueraren badago hartara laguntzen zaiolarik, 20:30ak arte, betiere amaren etxean entregatuz da adingabea.
– Gabonetako oporraldian, epealdia bi astetan egokituko da, bi epetan erdibituz, bata aitak balia dezan eta bestea amak, epeotan txandakatzen direlarik gurasoak, urte bikoitietan hautua egitea amari dagokiolarik eta bakoitietan, aitari. Epealdiek muga hauek izanen dituzte: ikastetxean alabari oporrak ematen dizkioten egunean, ikastetxetik irteten denetik edo 18:00etatik abenduko 30era arte, eta abenduaren 30eko 20:00etatik eskolak hasi aurreko eguneko 20:00ak arte.
Alaba adingabearen urteak kontuan izanik, epealdi horretan, gurasoak ez badira joaten euren bizitokiko herritik, ahaleginduko dira umeak euren konpainian arrats alde bat pasa dezan.
– Aste Santuan zehar, epealdia aste biko oporraldira egokituko da, bi epetan erdibituz, bata aitak balia dezan eta bestea amak, epeotan txandakatzen direlarik gurasoak, urte bikoitietan hautua egitea amari dagokiolarik eta bakoitietan, aitari. Aitak amaren etxebizitzan jasoko du adingabea.
– Udako oporraldian, lau epealdi izango dira:
* Uztailaren 1etik hilabete horren 15era arte.
* Uztailaren 15etik abuztuaren 1era arte.
* Abuztuaren 1etik hilabete horren 15era arte.
* Abuztuaren 15etik hilabete horren 31ra arte.
Adingabea amaren etxebizitzan jaso eta entregatuko beharko da, 10:00etan eta 21:00etan hurrenez hurrez.
Gurasoetariko bakoitzak bi epealdiz baliatuko dira, horietan txandakatuz, amak urte bikoitietan hautua egitea amari dagokiolarik eta bakoitietan, aitari. Hautua egitea dagokion gurasoak egindako hautua besteari modua fidagarriak jakinarazi beharko dio, gutxienik 2 hilabeteko aurrerapenarekin.
Alaba adingabearen urteak kontuan izanik, udako aipatu epealdiotan, gurasoak ez badira joaten euren bizitokiko herritik, gurasoak ahaleginduko dira adingabeak eman ez dezan aste batetik gora beste gurasoa ikusi barik, honek aukera izango duelarik umearen konpainian arrats alde bat pasatzeko.
– Jaiegun solteak. Zubiren baten sartzen ez badira, urte bikoitietan aste barruko jaiegunak amak baliatuko ditu, eta bakoitietan, aitak.
Hala nahi duen orotan, aita alabarekin komunikatu ahal izango da alabarekin telefonoz; orobat, alaba beste gurasoarekin oporretan delarik, gurasoak izango du eskubiderik alabarekin solastatzeko telefonoz; hartarako, beharrezko bada, lokalizatua izateko telefono-zenbaki baten berri emango du, eta, hala posible ez balitz, ahaleginduko alaba beste harekin komunikazioan jartzen, haren telefono-deien bitartez. Komunikazio horietan, betiere errespetatu egin beharko dira alabak, lo egiteko eta ikasteko dituen ordutegiak.
4.– Mantenu-pentsioa: adingabeko XXXXX alabarentzako elikagai-premiei aurre egiteko, aitak ordaindu beharreko mantenu-pentsioa berrehun eta berrogeita hamar (250) eurokoa izango da, harik eta adingabea eskolatu arte. Adingabea eskolatutakoan, mantenu-pentsioa hileko berrehun (2000) euroraino murriztuko da. Eta pentsio hori eskatu ahal izango da, harik eta hura adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte edo izateko moduan egon arte, fede onez jokatuta Zenbateko horiek urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko zaizkio amari. Urtero eguneratuko dira, horretarako aldez aurretiko errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizeak aurreko urtean izandako aldaketen arabera, abendutik abendura; urtarrilaren batetik izango ditu ondorioak, 2017. urtetik aurrera.
Aitak zuzenean eta berak bakarrik ordaindutako era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.
5.– Ezohiko gastuak: ekonomikoki burujabea ez den alabaren bizimoduan sortzen diren ezohiko gastuak erdibana ordaindu beharko dituzte gurasoek. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundean sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.
Aurreko paragrafoan azaldutako aparteko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egiteari doakionez desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori ea bi gurasoek ordaindu behar duten, ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Gastua egingo dela ebatziko da, baldin eta behar-beharrezkoa bada, edo alabarentzako oso komenigarria bada eta familiaren gorabeherei egokitzen bazaie. Erregimen horretatik kanpo uzten dira behar-beharrezkoak diren presako gastuak; izan ere, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.
Presazkoa ez den ezohiko gastu bat aldez aurretik egiteari edo presazko gatuaz egindakoan informatzeari dagokienez, guraso biek elkarrekin har dezaten erabakia, gurasoen arteko komunikazio-mekanismoa fidagarria bat artikulatuko da: faxa, burofaxa, telefaxa edo posta elektronikoa. Gurasoetako batek egiaztatzen badu ezen, bitarteko fidagarri batez, bidali diola besteari alabaren ezohiko gastua bat beharrezko edo komenigarri izateari buruzko informazioa; bada, orduan ulertu beharko da ezen, beste gurasoak ez badu erantzuten (eta hala egiaztatzen bada), ados dagoela; izan ere, osterantzean, beste guraso horrek berariaz adierazi beharko luke aurka dagoela, komunikazioa jasotzen denetik harako zazpi eguneko epearen barruan.
Gainontzekoan, euren arteko adostasunik bada, alabaren beste edozein eratako gasturik egin diezaiokete aurre –hau da, ebazpen honetan, berariaz ezohiko deklaratutakoez bestelakoei–, eta ordaindu ahal izango dituzte ebazpen honetan zehaztu proportzioan, erdibana edo adosten duten eran.
Ezohiko gastuak ordaintzeko obligazioa amaitu egingo da alaba, adin nagusikoa izanik edo legez emantzipatuta egonik, ekonomikoki independentea denean, hartara eragotzi gabe Kode Zibileko 150. eta 152. artikuluetan obligazioa amaitzeko adierazten diren kausak.
Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.
Ez da kosturik ezartzen.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 000500 1274 1847 0000 00 0191 16. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justiziaren Administrazioaren letratu naizenez, guzti horren fede ematen dut.
Donostia, 2016ko irailaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.