EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016198

AGINDUA, 2016ko irailaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira «Joxe Mari Korta» sariak 2016ko ekitaldian.

Xedapenaren data: 2016-09-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201604403
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/08/02an argitaratutako 2016/07/20ko AGINDUA [201603438]

«Joxe Mari Korta» sariak arautzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2009ko uztailaren 29an emandako Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen); aintzat hartuta 2016ko ekitaldirako deialdia iragartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2016ko uztailaren 20an emadako Agindua (2016ko abuztuaren 2ko EHAA, 146. zk) eta ezaguturik 2016ko abuztuaren 12ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahai kalifikatzaileak egindako esleipen-proposamenak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, honako hauei ematea 2016ko ekitaldiko «Joxe Mari Korta» sariak:
Jesús Martínez Bujanda jauna.
Matilde Elexpuru Soloaga andrea.
María Luisa Galardi Aduriz andrea.
Jesús María Bilbao Aizpiri jauna.
2.– Aipatu 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek goraipemena, aipamena eta errekonozimendu publikoa, hartarako deitutako ekitaldian.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 27a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.