EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2016197

EBAZPENA, 2016ko urriaren 5ekoa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-10-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201604385
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/10/29an argitaratutako 2014/10/16ko EBAZPENA [201404600]

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2014ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez (urriaren 29ko EHAA, 206. zk.), Gurutzeta Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen.
Ezkerraldea-Enkarterri- Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuari (ESI) Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskaera jaso da. Hori dela-eta, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz –zehazki, hauetan ezarritakoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluak (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.); Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 13. artikulua; eta Sendagaiekiko Ikerketa Batzorde Etikoak, eta Ikerketa Klinikoen Erregistroari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legea–, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Luis Villoldo Ortega jauna, Zuzenbidean doktorea, Ezkerraldea-Enkarterri- Gurutzeta ESI Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kargutik kentzea.
Bigarrena.– José Ramón Bilbao Catalá jauna, Biologian doktorea, Ezkerraldea-Enkarterri- Gurutzeta ESI Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kargutik kentzea.
Hirugarrena.– Maria del Pilar Bonachía Caballero andrea, Zuzenbidean lizentziatua, Ezkerraldea-Enkarterri- Gurutzeta ESI Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.
Laugarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Bostgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 5a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.