EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016196

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita berriro irekiko dela «Renove Makineria» 2016 programa, agortu gabe daudelako programako baliabide ekonomikoak.

Xedapenaren data: 2016-10-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201604376
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/12an argitaratutako 2016/03/22ko IRAGARPENA [201601526]
  • Ikus 2016/05/16an argitaratutako 2016/04/19ko IRAGARPENA [201602051]

2016ko apirilaren 12an EHAAn argitaratu zen «Renove Makineria» 2016 laguntza programaren araudia onartu zuen iragarkia, eta 2016ko maiatzaren 16an EHAAko iragarki bidez jakinarazi zen baita ere programa uste baino lehen itxi zela, alegia apirilaren 19an, aurrekontu-funtsak agortu zirelako.
Baina, zenbait eskaera ukatu egin direnez, programa horretara bideratutako baliabide ekonomikoak azkenean ez dira agortu.
Horregatik, iragarki honen bidez jakinarazten da programa berriro irekiko dela, eskaera berriak aurkeztu daitezen iragarki hau argitaratu eta biharamuneko goizeko 09:00etatik aurrera (penintsulako ordua), EHAAn 2016ko apirilaren 12an argitaratutako araudian ezarritako baldintza berberetan.
Bilbao, 2016ko urriaren 4a.
Zuzendari nagusia,
ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.