EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2016196

EBAZPENA, 2016ko irailaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita arte plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda.

Xedapenaren data: 2016-09-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201604362
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/11n argitaratutako 2016/03/23ko AGINDUA [201601506]

AURREKARIAK
1.– 2016ko apirilaren 11n argitaratu zen EHAAn Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 23ko Agindua. Agindu horrek arte plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen du.
2.– 2016ko martxoaren 23ko Aginduaren 18. artikuluak jasotzen duenez, diru-laguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, denek horren berri izan dezaten.
Hori dela eta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, eranskinean azaltzen den moduan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 23ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrena eta esleitutako diru-kopurua.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 19a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.