EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016195

IRAGARKIA, esparru-akordioaren lizitazioarena, Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoko eraikinak birgaitzeko proiektuak egiteko, eraikinen birgaitze-obrak egiteko, eta horien zuzendaritza fakultatiborako.

Xedapenaren data: 2016-10-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201604347
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Sail Teknikoa.
c) Espedientearen zenbakia: 083/2016/C02/Koroatzea.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena:
Vitoria-Gasteizko Koroatze auzoko eraikinak birgaitzeko proiektuak egiteko, eraikinen birgaitze-obrak egiteko, eta horien zuzendaritza fakultatiborako esparru-akordioa.
b) Loteen araberako banaketa: ez.
c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: esparru-akordioak lau urteko iraupena izango du.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Prestazioen esleipendun eta hornitzaileak hautatzeko prozesua denez, ezin da kontratuaren zenbateko zehatza definitu, konponketak Visesak une bakoitzean dituen beharren mende baitaude. Aurrekoari kalterik egin gabe, kontratazio-motaren aurrekontu gisa lizitazio-espediente bakoitzean egin beharreko obren aurrekontuaren % 12 ezarri da.
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 88. artikuluan xedatutakoarekin bat, Visesaren promozioetan konponketei zuzenduta dagoen zenbatekoa, gehieneko kontratazio-eperako –aldaketa posibleak barne-, 4.800.000,00 eurokoa (BEZik gabe) izango dela kalkula daiteke. Kopuru hori prozedura publiko egiteko eta lizitatzaile posibleei informazioa eskaintzeko baino ez da azaltzen, eta horrek ez dio inolaz ere gastu-konpromisorik eragingo Visesari.
5.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA» (Visesa) sozietate publikoa edo www.visesa.eus webgunea.
b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Telefonoa: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 7a.
6.– Kontratisten berariazko baldintzak.
a) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.
7.– Esleitzeko irizpideak:
Gainprestazioak (100).
a) Kontratuari lotutako zuzendaritza fakultatiboak eraikuntza inguratzaileko energia birgaitze proiektuak egin ditu. (40). Proiektu bakoitza 5 punturekin baloratuko da.
b) Visesaren eta jabekideen komunitateen arteko bilerak obra-fasean gehiago izatea xedapen teknikoen pleguan exijitutako gutxienekoa baino (20). Asteko bilera bakoitza 10 punturekin baloratuko da, astean beste 2 bilera gehiago, gehienez.
c) Visesarekin eta jabekideen komunitateen arteko bilerak idazketa-fasean gehiago izatea xedapen teknikoen pleguan exijitutako gutxienekoa baino (10). Asteko bilera bakoitza 1 punturekin baloratuko da, astean beste 10 bilera gehiago, gehienez.
d) Kontratuari lotutako zuzendaritza fakultatiboak erregistratuta dauden EITen (edo EET) espedienteak egin izana. (05). Egindako espediente bakoitza 1 punturekin baloratuko da.
e) Notarioaren aktarako, obrak gauzatu aurretik argazkiak egitea (aurretiko gabeziak eta patologiak adierazita, baita desitxuratzeak eta pitzadurak ere) (05).
f) Obraren garapenaren argazki-azterketa aurkeztea (eguneroko argazkia) (05).
g) Jabekideen komunitateari infografiekin hartutako konponbidearen azalpen- eta hedapen-txostena aurkeztea (10).
h) Kontratuari lotutako zuzendaritza fakultatiboak erregistratuta dauden egoitza eraikin edo etxebizitzen energia-ziurtagiriak egitea (03). Egindako espediente bakoitza 1 punturekin baloratuko da.
i) Hala badagokio, egiten diren energia-eraginkortasunaren saiakeren jarraipena eta kontrola (02).
8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 14a. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).
Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera.
e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.
12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2016ko urriaren 4a.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus edo http://www.visesa.eus/listado_concursos.asp
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 3a.
VISESAko zuzendari nagusia,
MARCOS MURO NÁJERA.