EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016195

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industriako sailburuordearen 2016ko apirilaren 18ko Ebazpena; ebazpen horren bitartez, Gauzatu-Industria programan emandako diru-laguntzari dagokionez (2012ko deialdia), Xramp Wave, S.A.U. enpresari ez-betetze espedientea irekitzen zaio (Espedientea: GZI-0069-2012).

Xedapenaren data: 2016-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201604343
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/06/24an argitaratutako 2016/05/31ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201602756]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak atzeman dira honako iragarki honen idazpuruan eta laburpenean: Iragarkia, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industriako sailburuordearen 2016ko apirilaren 18ko Ebazpena; ebazpen horren bitartez, Gauzatu-Industria Programan emandako diru-laguntzari dagokionez (2012ko deialdia), Xramp Wave, S.A.U. enpresari ez-betetze espedientea irekitzen zaio (Espedientea: GZI-0069-2012). Iragarki hori 2016ko ekainaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (120. zk.) eta 2016ko ekainaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (155. zk.) argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren aipatutako zenbakiaren laburpenean, 2016/120 (4/3) orrialdean, eta iragarkiaren gorputzean, 2016/2756 (2/1) orrialdean, eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren aipatutako zenbakiaren ediktu-taula bakarraren jakinarazpen-gehigarriaren 1. orrialdean (gaztelaniaz) eta 3. orrialdean (euskaraz),
Iragarkiaren idazpuruan, honako hau dioenean:
«IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industriako sailburuordearen 2016ko apirilaren 18ko Ebazpena; ebazpen horren bitartez, Gauzatu-Industria Programan emandako diru-laguntzari dagokionez (2012ko deialdia), Xramp Wave, S.A.U. enpresari ez-betetze espedientea irekitzen zaio (Espedientea: GZI-0069-2012).»
Honela esan behar du:
«IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industriako sailburuordearen 2016ko apirilaren 18ko Ebazpena; ebazpen horren bitartez, Gauzatu-Industria Programan emandako diru-laguntzari dagokionez (2012ko deialdia), Xramp Wave, S.A.U. enpresak aurkeztu duen uko-egitea onartzen da (Espedientea: GZI-0069-2012).»