EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016195

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako ostalaritza-hornidurak kontratatzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 001/17).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-09-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201604340
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
c) Espediente-zenbakia: 001/17
d) Agiriak eta argibideak:
1.– Bulegoak: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
2.– Helbidea: N-104 errep., 356. km.
3.– Herria eta posta-kodea: Arkauti (Araba), 01192.
4.– Telefono zk.: 945 773 305.
5.– Telefaxa: 945 282 362.
6.– Helbide elektronikoa: contratacionappv@seg.euskadi.eus
7.– Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.euskadi.net/contratacion
8.– Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: azaroaren 15a, 10:00etan.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak eta kopurua: bai, loteka esleitu ahal izango da.
c) Entregatzeko tokia: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian entregatu beharko dira hornigaiak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: esleitzeko zenbait irizpide.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: laurehun eta laurogeita bat mila zortziehun eta hemezortzi euro eta hemezortzi zentimo (481.818,18 euro).
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bostehun eta hogeita hamar mila euro (530.000,00 euro).
2017. urtea: berrehun eta hirurogeita bost mila euro (265.000,00euro).
2018. urtea: berrehun eta hirurogeita bost mila euro (265.000,00 euro).
6.– Bermeak.
Behin betikoa: esleitutako balioaren % 5, BEZa kanpo.
7.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Helbidea: N-104 errep., 356. km.
c) Herria eta posta-kodea: Arkauti, 01192.
d) Telefonoa: 945 773 451.
e) Telefaxa: 945 282 362.
f) Helbide elektronikoa: contratacionappv@seg.euskadi.eus
g) Plegu teknikoak, administrazio-pleguak eta karatula kontratatzailearen profilean argitaratuko dira lizitazio hau EHAAn argitaratzen den egun berean.
e) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 15a, 10:00ak arte.
8.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak. Lizitatzaileak kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta kaudimen teknikoa edo profesionala aurkeztu beharko ditu. Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatzeko, aurkeztutako loteko edo loteetako produktuak hornitzeko jarduera-arloan lote horren edo horien zenbatekoaren % 150eko edo hortik gorako urteko negozio-bolumena frogatu beharko du azken hiru ekitaldietako negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez.
Kaudimen teknikoa edo profesionala egiaztatzeko, azken 5 urteetako esperientzia frogatu beharko du eskaintza aurkezten duen loteko edo loteetako produktuak hornitzeko jarduera-arloan. Esperientzia hori frogatzeko, karatulan zehaztuta dauden agiri edo ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
Sailkapena: ez.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 15a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», barruan karatulan eskatutakoa dutela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Kontratazio eta Aurrekontu Atala (N-104 errepidea, 356. km, 01192 Arkauti (Araba)), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan edo ordezko arau juridikoetan zehazturiko edozein modutan.
2) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, plikak irekitzen direnetik hasita.
3) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.
10.– Eskaintzak irekitzea.
«C» gutun-azala Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio Mahaiak irekiko du ekitaldi publikoan.
Tokia: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, eraikin nagusia (N-104 errepidea, 356. km, 01192 Arkauti – Araba).
Irekiera-data: 2016ko azaroaren 23a, 12:00etan.
«B» gutun-azala Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio Mahaiak irekiko du ekitaldi publikoan.
Irekiera-data: 2016ko azaroaren 28a, 11:00etan.
11.– Iragarkien gastuak: Esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: 2016ko irailaren 26a.
13.– Bestelako argibideak: Administrazio-klausulen eta baldintza teknikoen pleguetan eta karatulan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 26a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.