EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016195

EBAZPENA, 2016ko urriaren 13koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2015-2016 ikasturteko IRALE programaren bigarren txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako diru-laguntzak erabakitzen dituena.

Xedapenaren data: 2016-10-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201604334
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/09an argitaratutako 2016/06/01eko AGINDUA [201602489]

2016ko ekainaren 1eko Aginduak (EHAA, 2016-06-09koa), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarenak, IRALE programaren baitan 2016. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2015-2016 ikasturtearen bigarren txandan irakastordu barnean IRALEn euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2015-2016 ikasturteko bigarren txandan IRALEren irakastordu barneko euskara-ikastaroren bat egin duten irakasleen ordezkoek sortutako gastuei aurre egiteko berariazko diru-laguntza jasoko duten ikastetxe pribatuen edo gizarte-ekimenezkoen zerrenda onartzea, Ebazpen honetan ezarritakoaren arabera.
Eranskinean adierazten da 2015-2016ko bigarren txandan IRALEn izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENengoa
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta buharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratzen den unetik izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 13a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.