EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2016195

EBAZPENA, 2016ko urriaren 3koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira lehiaketa arrunterako deialdien esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Xedapenaren data: 2016-10-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201604327
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/10rean argitaratutako 2016/05/31ko EBAZPENA [201602511]

Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-aldundiek egin eta argitaratu zuten 2016. urteko lehiaketa arrunterako deialdia lurralde historiko bakoitzean toki-erakundeetan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren maiatzaren 5eko 3814/2016 Foru Agindua –2016ko maiatzaren 10eko BAO, 88. zk.–; eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren 2016ko apirilaren 6ko 341/2016 Foru Agindua –2016ko apirilaren 14ko GAO, 69. zk.–).
Aipatutako deialdiak honako hauek ebatzi dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren abuztuaren 23ko 6873/2016Foru Agindua; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatuaren 2016ko irailaren 26ko 958/2016 Foru Agindua.
Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (TAAIL) emandako idazkeran, xedatzen du TAOLaren 92. bis artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitako eskumen guztiak, gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzakoak, erakunde eskudunek izango dituztela beren esku, autonomia-erkidegoko arautegiak xedatutakoaren arabera, eta ahalmena ere ematen zaie beren lurraldeetarako baino ez direnean, eta bertako lanpostu hutsetarako.
Halaber, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren arabera, non gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko arauak xedatzen baitira, bosgarren xedapen gehigarrian, xedatzen du errege-dekretuaren beraren aplikazioa gauzatuko dela TAOLaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorrita.
Hori guztia, eta kontuan hartuta, batetik, aipatutako araudian ezarritakoa; bestetik, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 22. artikuluak adierazitakoa, TAAILaren zazpigarren xedapen iragankorrean dioenari lotuta; eta, azkenik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoa, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Batera argitaratzea foru-aldundiek egindako 2016. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko. Ebazpen honen eranskinean dago jasota esleipen horiek.
Bigarren artikulua.– Destino berriez jabetzeko epea izango da Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren maiatzaren 5eko 3814/2016 Foru Aginduak onartutako deialdiaren hamahirugarren oinarrian eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru-diputatuaren 2016ko apirilaren 6ko 341/2016 Foru Aginduak egindako deialdiaren zortzigarren oinarrian adierazitakoa.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 3a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.
ERANSKINA
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA
● 3. mailako idazkaritza
Berriz-Garai udalerrien elkartea: Ajuria Lasuen, Garaine. NAN 30685063-G.
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA
● 2. mailako kontu-hartzailetza
Tolosako Udala: Molinos Zubiaurre, Ainhoa. NAN 13165147-Q.