EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2016194

AGINDUA, 2016ko irailaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

Xedapenaren data: 2016-09-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201604299
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1996/11/15ean argitaratutako 1996/11/12ko 199600258 DEKRETUA

Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak, urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.
Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.
Ordezkaritza-organo goreneko kideen azken hautespena 2014-2015 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin zen eta, beraz, 2016-2017 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela aldarrikatzea.
Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetan izan ezik, ordezkaritza-organo gorenetako kide batzuk, egokitzen direnak, aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.
2.– Hauteskunde-prozesua azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak, urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duenak xedatutako moduan egingo da.
2. artikulua.– Hauteskundeak 2016ko azaroaren 21 eta 24a bitartean egingo dira ikastetxe guztietan, eta ikastetxeko ordezkaritza-organo gorena berriak 2016ko abenduaren 20a baino lehen egon beharko du osatuta.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.