EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2016193

IRAGARKIA, Visesarentzat aseguru pribatuen zerbitzuak kontratatzeko lizitazioarena.

Xedapenaren data: 2016-09-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201604294
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA» Sozietate Publikoa (Visesa).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Sail Teknikoa.
c) Espedientearen zenbakia: 082/2016/C14/ASEGURUAK.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena:
Visesarentzat aseguru pribatuen zerbitzuak kontratatzea.
A) Eraikuntzako arrisku orotako asegurua.
B) Erantzukizun zibileko asegurua.
C) Hamar urterako asegurua.
D) Suteen kontrako asegurua.
E) Etxeko kalteen aseguru konbinatua, stockeko etxebizitzak.
b) Loteen araberako banaketa: ez.
c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2 urte + 1 urteko luzapena.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Eskaintzek ezin izango dituzte gehienezko tasa hauek gainditu.
A) Eraikuntzako arrisku orotako asegurua: 0,65.
B) Erantzukizun zibileko asegurua: 0,80.
C) Erantzukizun zibileko asegurua kogenerazio plantarengatik: 500 euro.
D) Hamar urterako asegurua: 0,52.
E) Suteen kontrako asegurua: 0,45.
F) Etxeko kalteen aseguru konbinatua, stockeko etxebizitzak: 0,086.
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 88. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, zerbitzua burutzera zuzenduta dagoen zenbatekoa, gehienezko kontratazio eperako –egon daitezkeen luzapenak eta aldaketak barnean direla–, 870.000,00 eurokoa (BEZik gabe) izango dela kalkula daiteke. Kopuru hori prozedura publiko egiteko eta egon daitezkeen lizitatzaileei informazioa eskaintzeko helburuarekin bakarrik azaltzen da eta horrek ez du inolaz ere gastu-konpromisorik eragingo Visesarentzat.
5.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA» Sozietate Publikoa (Visesa) edo web orrian.
b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Telefonoa: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2016ko urriaren 31.
6.– Kontratisten berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.
b) Beste betekizun batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, administrazio-klausulen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.
7.– Esleitzeko irizpideak.
1) Eskaintza ekonomikoa (60 puntu)
2) Eskaintza teknikoa (40 puntu)
a) Hamar urteko bermearen frankiziaren murrizketa estankotasunean (5 puntu)
b) Birgaitzeko berme osagarriak (5 puntu)
c) Estaldura-hobekuntzak (22 puntu):
i) arriskuen estaldurak handitu eta lizitatu beharreko aseguru kontratuetan bazterketak murriztu (6 puntu)
ii) Kalte-ordain mugak pleguan ezarritakoak baino handiagoak (5 puntu)
iii) Ezbehar-tasaren araberako irabazietan parte-hartzea (kontratua indarrean dagoen lehenengo urtetik ezarriko da) (4 puntu)
iv) Frankiziak murriztea (5 puntu)
v) Aurreko irizpideetan aurreikusten ez den edozein hobekuntza, eman beharreko zerbitzua hobetzeko balio badu (2 puntu)
d) Aseguru-konpainiak Visesaren esku jartzen duen lanaren antolakuntza eta metodologia, ezbeharrak izapidetzeko (8 puntu)
i) Visesak izendatutako langileentzako prestakuntza-jardunaldiak, estaldurei eta ezbeharrak kudeatzeari dagokienez (2 puntu)
ii) Konpainiak ezbeharrak izapidetzeko protokoloa ezarriko du eta perituak bidaltzeko eta ezbeharrak ordaintzeko epea murriztea baloratuko da (2 puntu)
iii) Visesak eskura izango duen ezbeharren arloko taldea, kontratuaren helburuan eskarmentua duen espezialista eta solaskide batekin (2 puntu)
iv) Onlineko izapidetzea edo izapidetze pertsonalizatua, Visesak aukeratzen duena (2 puntu)
8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 7a. Ordua: 13:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea 1-A (2. solairua) edo www.euskadi.eus Euskal Autonomia Erkidegoko plataforma informatiko komunaren bitartez, edo han jasotako berariazko edukira zuzenean sartuz, www.contratacion.euskadi.eus helbidearen bidez.
Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
d) Aldagaiak onartzea: ez dira onartzen.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA» Sozietate Publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Data: 2016ko azaroaren 22a.
e) Ordua: 10:00ak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
12.– Iragarkia noiz bidali den «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera»: 2016ko irailaren 28a.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa biltzen duen edo pleguak lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orrialdea: www.visesa.eus edo http://www.visesa.euskadi.eus/perfil-contratante/
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 28a.
VISESAko zuzendari nagusia,
MARCOS MURO NÁJERA.