EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2016193

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobideko zuzendariaren, 2016ko abuztuaren 18ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, kontsumo arloko SAN-01A001-2-2016 zehapen-espedientea ebazten da.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-09-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201604293
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/03/30rean argitaratutako 2016/03/21eko IRAGARPENA [201601336]
  • Ikus 2016/07/20an argitaratutako 2016/07/05eko IRAGARPENA [201603248]

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua).
Horren arabera, Pekeñajos SC enpresari jakinarazten zaio SAN-01A001-2-2016 zenbakiko zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, 2016ko abuztuaren 18an.
Espedientearen aipamena:
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzerakoan, izena (Pekeñajos SC.) eta espediente-zenbakia (SAN-01A001-2-2016) aipatuko dira, eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adierazi; BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 23a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.
ERANSKINA