EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2012193

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2012ko martxoaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, «Getariako txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria» jatorrizko deituraren erregelamendua aldatzen duena.

Xedapenaren data: 2012-03-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201604280
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2012/07/17an argitaratutako 2012/03/07ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201203257]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
«Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko deituraren erregelamendua aldatzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko martxoaren 7ko Agindua 2012ko uztailaren 17ko EHAAn (139. zenbakia) argitaratu zen. Agindu horren testuan, aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak aurkitu direnez, zuzendu egiten dira ondoren:
Aginduaren xedapenetako artikulu bakarraren lehenengo puntuan, 2012/3257 (3/2) orrialdean, honako hau dioen lekuan:
«Bat.– 13. artikulua honela idatzita geratuko da:
Hauexek dira «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko deituraren itzalpeko ardoen motak eta beraien ezaugarri analitikoak:
● Lortutako gutxieneko alkohol-gradua % 9,5 vol.
● gutxieneko alkohol-gradua: % 9,5 vol.
● Azukreak guztira (fruktosa eta glukosan adierazita): < 9 gr/l.
● Guztizko garraztasuna: > 3,5 gr/l.
● Garraztasun lurrunkorra. < 0,8 gr/l.
● Sufre dioxidoa guztira: 180 mg/l ardo zurientzat, barrikan hartzitutako ardo zurientzat eta gorrientzat eta 140 mg/l beltzentzat».
Honako hau esan behar du:
«Bat.– 13. artikulua honela idatzita geratuko da:
Hauexek dira «Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria» jatorrizko deituraren itzalpeko ardoen motak eta beraien ezaugarri analitikoak:
● Lortutako gutxieneko alkohol-gradua: % 9,5 vol.
● gutxieneko alkohol-gradua: % 9,5 vol.
● Azukreak guztira (fruktosa eta glukosan adierazita): < 9 gr/l.
● Guztizko garraztasuna: > 3,5 gr/l.
● Garraztasun lurrunkorra. < 0,8 gr/l.
● Sufre dioxidoa guztira: < 180 mg/l ardo zurientzat, barrikan hartzitutako ardo zurientzat eta gorrientzat eta < 140 mg/l beltzentzat».