EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016192

EBAZPENA, 2016ko irailaren 20koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 3ko Aginduan jasotako laguntzaren onuraduna argitaratzeko dena. Glasgowko Unibertsitatean ikertzaile bisitari izateko laguntzaren deia egin zuen agindu horrek.

Xedapenaren data: 2016-09-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201604265
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/09an argitaratutako 2016/05/03ko AGINDUA [201601941]

Deialdia egin zuen agindu horren 8.7 artikuluan ezartzen denez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak.
Horren ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Glasgowko Unibertsitatean ikertzaile bisitari izateko laguntzaren onuradunen zerrenda argitaratzea. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 3ko Aginduaren babesean eman da laguntza. Laguntzaren onuraduna ebazpen honen eranskinean adierazten da.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 20a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
I. ERANSKINA
GLASGOWKO UNIBERTSITATEAN IKERTZAILE BISITARI IZATEKO LAGUNTZA. ONURADUNEN ZERRENDA