EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016192

EBAZPENA, 2016ko irailaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2016-09-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201604263
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/07/20an argitaratutako 2016/06/23ko AGINDUA [201603231]

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 23ko Agindua, hots, kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Kontuan izanda 2016ko ekainaren 23ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko modalitate bakoitzeko balorazio batzorde bana osatuko dela eta batzorde horietako kideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzea eta batzordeen osaera argitaratzea. Beraz, batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
A. Antzerkirako testuak sortzeko laguntza-mota:
Lehendakaria: Imanol Agote Alberro jauna (Kultura Ondarearen zuzendaria).
Batzordekideak:
– Yolanda Arrieta Malaxetxeberria anderea.
– Miren Amaia Lizarralde Gorosabel anderea.
– Joanes Urkixo Beitia jauna.
Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria)
B. Gidoi zinematografikoak sortzeko laguntza-mota:
Lehendakaria: Imanol Agote Alberro jauna (Kultura Ondarearen Zuzendaria).
Batzordekideak:
– Begoña Vicario Calvo anderea.
– Alberto Arizkorreta Gurutzeaga jauna.
– Itxaso Paia Ruiz anderea.
– Víctor Iriarte Oñate jauna.
Idazkaria: Manuel Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria)
C. Musika-konposizioak sortzeko laguntza-mota:
Lehendakaria: Imanol Agote Alberro jauna (Kultura Ondarearen zuzendaria).
Batzordekideak:
– Maite Aurrekoetxea Viloria anderea.
– Itxiar Larrinaga Cuadra anderea.
– Jose Manuel Tife Iparragirre jauna.
– J.Vicent Egea Insa anderea.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
D. Proiektu eta prototipoen aldez aurreko diseinuaren sortze-prozesuetarako (Ikertu) laguntza-mota:
Lehendakaria: Imanol Agote Alberro jauna (Kultura Ondarearen zuzendaria).
Batzordekideak:
– Irene Basilio Intxausti anderea.
– Araceli de la Horra Gutierrez anderea.
– Isabel de Naveran Urrutia anderea.
Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 19a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.