EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016192

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko irailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bidez jarduketak hasierako fase berri batera atzera eraman eta aldi berri bat irekitzen baita, Barbadun ibaiaren arroko industria-paisaia, monumentu-multzoaren kategoriarekin, kultur ondasun kalifikatu deklaratzeko espedientearen jendaurreko informaziorako eta aipatutako espedientean interesa dutenei entzunaldia emateko».

Xedapenaren data: 2016-09-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201604262
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/09/19an argitaratutako 2016/09/16ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201603996]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren Harremanetarako idazkariak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
2016ko irailaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (178. zk.) argitaratu zen ebazpen hau: «Ebazpena, 2016ko irailaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bidez jarduketak hasierako fase berri batera atzera eraman eta aldi berri bat irekitzen baita, Barbadun ibaiaren arroko industria-paisaia, monumentu-multzoaren kategoriarekin, kultur ondasun kalifikatu deklaratzeko espedientearen jendaurreko informaziorako eta aipatutako espedientean interesa dutenei entzunaldia emateko». Ebazpen horretan aurreko paragrafoan adierazitakoen moduko hutsak atzeman direnez, honen bidez zuzendu egiten dira.
2016/3996 (36/37) orrialdean,
Honela dio:
baina honela esan behar du:
2016/3996 (36/35) orrialdean,
Honela dio:
baina honela esan behar du: