EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016192

141/2016 DEKRETUA, urriaren 4koa, Bilboko (Bizkaia) Asociación Etorkinekin Bat por la inclusión social Elkartea herri-onurako dela aitortzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201600141
Xedapenaren data: 2016-10-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201604255
Maila: Dekretua
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, «Asociación Etorkinekin Bat por la inclusión social Elkartea»k aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, egiten duen lanagatik.
Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (AS/B/05841/1996 erregistro-zenbakia), Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren 1996ko martxoaren 25eko Ebazpenaren bidez.
Elkarteak batik bat Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egin behar da onura publikoaren deklarazioa, kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak proposatuta. Sail eskudunak izapidetuko du prozedura, eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko ditu. Manu hori betez, behar den espedientea izapidetu da.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko urriaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Bilboko (Bizkaia) «Asociación Etorkinekin Bat por la inclusión social Elkartea» onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.
Horrekin batera, aitormen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko urriaren 4a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.