EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016191

EBAZPENA, 2016ko irailaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko diru-laguntzak emateko dena.

Xedapenaren data: 2016-09-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201604235
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/07/01ean argitaratutako 2016/06/30reko AGINDUA [201602863]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 30eko Aginduak irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko diru-laguntzak arautzen ditu, eta diru-laguntza horietarako deia egiten du (2016ko uztailaren 1eko EHAA, 125. zenbakia).
Aipatutako 2016ko ekainaren 30eko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Eranskinean aipatzen diren udalei eta entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 22a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.