EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016191

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 17koa, Emakunde -Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Emakumeen eta Gizonezkoen Aukera-Berdintasunerako Lankidetza Erakundeen erregistroan ofizioz ezereztea, aitorpena baliogabetu den eta 11/2014 Dekretuaren preskripzioetara egokitu ez diren erakundeen inskripzioak (otsailaren 11ko 11/2014 Dekretua, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duena).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-08-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201604227
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2005/03/10rean argitaratutako 2005/02/01eko EBAZPENA [200501149]
  • Ikus 2006/01/26an argitaratutako 2005/12/19ko EBAZPENA [200600430]
  • Ikus 2007/01/26an argitaratutako 2006/12/22ko EBAZPENA [200700546]
  • Ikus 2007/08/28an argitaratutako 2007/06/04ko EBAZPENA [200704791]
  • Ikus 2007/09/21ean argitaratutako 2007/08/03ko EBAZPENA [200705248]
  • Ikus 2007/12/05ean argitaratutako 2007/10/26ko EBAZPENA [200706796]
  • Ikus 2008/01/17an argitaratutako 2007/12/10reko EBAZPENA [200800318]
  • Ikus 2008/01/23an argitaratutako 2007/12/10reko EBAZPENA [200800450]
  • Ikus 2009/09/03an argitaratutako 2009/07/02ko EBAZPENA [200904821]
  • Ikus 2010/05/31n argitaratutako 2010/04/19ko EBAZPENA [201002770]
  • Ikus 2011/03/01ean argitaratutako 2011/02/03ko EBAZPENA [201101052]
  • Ikus 2012/06/11n argitaratutako 2012/05/14ko EBAZPENA [201202636]
  • Ikus 2012/09/21ean argitaratutako 2012/07/05eko EBAZPENA [201204225]
  • Ikus 2013/03/19an argitaratutako 2013/02/21eko EBAZPENA [201301432]
  • Ikus 2013/03/19an argitaratutako 2013/02/21eko EBAZPENA [201301433]
  • Ikus 2013/07/15ean argitaratutako 2013/06/25eko EBAZPENA [201303212]
  • Ikus 2013/07/29an argitaratutako 2013/05/09ko EBAZPENA [201303439]
  • Ikus 2014/02/24an argitaratutako 2014/02/11ko 201400011 DEKRETUA
  • Ikus 2014/05/22an argitaratutako 2014/02/24ko EBAZPENA [201402228]

AURREKARIAK
Lehenengoa.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez (2014ko otsailaren 24ko EHAA, 37. zk.), Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea garatzen da, eta, halaber, ordeztu egiten da, Emakumeen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea» izeneko figura sortzen duen azaroaren 8ko 424/1994 Dekretua, Emakunde -Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1998 Legean oinarriturik onartu baitzen.
Bigarrena.– Azaroaren 8ko 11/2014 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarri zen indarrean. Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak xedatzen du azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren babesean «Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena eman zaien erakundeek aipatu aitorpena erabiltzen jarrai dezakete urtebetez, dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Era berean, dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak urtebeteko epea ematen die aitorpena indarrean izaten jarraitu nahi duten erakundeei eskabidea aurkezteko indarrean den dekretuaren babesean; hala egin ezean, aitorpena baliogabetzeko prozedurari ekingo zaio eta, ondorioz, ezereztuko da erregistroan duten inskripzioa.
Hirugarrena.– Azaroaren 8ko 11/2014 Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen du Emakunde -Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, ofizioz edo alde batek eskatuta, aitorpena eman zaion erakundeari entzunaldia eman ondoren, aitorpena baliogabetu dezakeela, arrazoitutako ebazpen baten bidez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Laugarrena.– Emakunde -Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzak aitorpena baliogabetzeko prozedurari ekin eta prozeduraren instrukzioa banaka jakinarazi zien erakunde interesdunei, eta 15 egun balioduneko epea emango zien alegazioak aurkezteko.
Bosgarrena.– Halaber, Alegazioak jaso ondoren edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzak amaitutzat jo zuen prozedura, ebazpen baten bidez. Banakako jakinarazpena egin zen.
Seigarrena.– Alegazioak egiteko edota aginduzko agiriak aurkezteko epea bukatuta, erabaki da behin betiko ezereztea azaroaren 8ko 11/2014 Dekretura egokituta aitorpena lortu ez dituzten erakundeen inskripzioak (otsailaren 11ko 11/2014 Dekretua, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duena).
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehenengoa.– «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatu nahi dira, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatuko dira, aipatu aitorpenaren bidez.
Bigarrena.– Aurrekarietan aipatu bezala, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak bigarren paragrafoan ezartzen du azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren babesean «Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena eman zaien erakundeek aipatu aitorpena indarrean izaten jarraitu nahi duten erakundeek eskabide bat aurkeztu beharko dute indarrean den dekretuaren babesean, urtebeteko epean.
Data horretan, eranskinean agertzen diren erakundeen espedienteetan ez dago indarrean den dekretuaren babesean eginiko eskabiderik eta, beraz, aitorpena baliogabetzeko prozedurari ekin ostean, ofizioz inskripzioak ezerezteko ebazpena hartu behar da.
Hori guztia dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Emakumeen eta Gizonezkoen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundeen Erregistroan ofizioz ezereztea eranskinean zerrendatu diren erakundeen inskripzioak, aitorpena baliogabetu baita eta ez baitira egokitu «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren preskripzioetara.
Bigarrena.– Ebazpen honen edukia argitara ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde -Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, horrela xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean.
Laugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 17a.
Emakunde -Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
ERANSKINA
Erakundearen izena
1.– Ados Consulting Ikertaldea, S.L.
2.– LAB–Langileen Abertzaleen Batzordeak
3.– OPE Consultores, S.L.
4.– BIC Gipuzkoa Berrilan
5.– ESK Sindikatua
6.– Invesco 2000, S.L. - Doble Sentido
7.– Mirugain, S.L.
8.– CTI-Soft, S.L.
9.– «San Jose de la Montaña», Egoitza
10.– Sociedad Financiera y Minera, S.A. (Cementos Rezola)
11.– ASFEDEBI (Asociación de Federaciones Deportivas de Bizkaia)
12.– Galant Garbitasuna, S.L.U.
13.– Mundukide Fundazioa, S.A.
14.– Fundación Bizitzen
15.– Konfia Servicios de Conciliacion, S.L.
16.– Asociacion Lanberri
17.– Pesa Bizkaia, S.A.
18.– Excavaciones y Obras De Diego, S.L.