EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2016190

EBAZPENA, 2016ko irailaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, 2016-2017rako antolatu den Hirigintzako XLII. (42) ikastaroa egiteko matrikula-bekak esleitzen dira. Bilbon egingo da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatuta.

Xedapenaren data: 2016-09-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201604211
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/24an argitaratutako 2016/06/15eko EBAZPENA [201602747]

IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2016ko ekainaren 15ean emandako Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen erakunde horren mende dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak 2016-2017rako Bilbon antolatu duen honako ikastaro hau egiteko: Hirigintzako XLII. (42) ikastaroa. Era berean, ikastaro horretan parte hartzeko 5 matrikula-beka eskatzeko deialdia egin zen (2016ko ekainaren 24ko EHAA, 120. zk.)
Deialdiaren 3. artikuluan, Bilbon 2016-2017an egingo den Hirigintzako XLII. (42) ikastaroan parte-hartzeko bost matrikula-beketarako betekizunak ezarri ziren.
Deialdi honetan aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, epaimahaia denak, 2016ko irailaren 1ean eta irailaren 19an hartutako erabakiaren bidez, esleipen-proposamena egin dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari. Deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, matrikula-bekak zeinek irabazi dituen zehaztu da.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– 2016-2017an Bilbon egingo den Hirigintzako XLII. (42) ikastaroaren matrikula ordaintzeko bekak esleitzea eta beka horiei dagokien diru-laguntza onartzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera:
44.690.326-S (Zuzenbidean lizentziaduna) (puntuazioa: 8,13).
78.922.368-F (Arkitektoa) (puntuazioa: 6,55).
15.394.710-M (Arkitektoa) (puntuazioa: 6,03).
Bigarren artikulua.– Hirigintzako XLII. (42) Ikastaroaren matrikula ordaintzeko eskatutako beka ukatzea honako eskatzaile hauei:
16.086.126-H (1. arrazoia: eskatutako muga ekonomikoa gainditzea).
45.823.566-E (1. arrazoia: eskatutako muga ekonomikoa gainditzea, eta 2. arrazoia: ez du bete eskatutako puntuazio akademikoa).
Hirugarren artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena jakinarazten den edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo, bestela, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Errekurtsoari buruzko berariazko ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da hura.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 20a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.