EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2016190

33/2016 EBAZPENA, irailaren 20koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari honako hau gomendioan emateko erabakia argitaratzea: behar diren azterlanak eta proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta.

Xedapenaren zenbakia: 201600033
Xedapenaren data: 2016-09-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201604210
Maila: Ebazpena
Gobernu Kontseiluak 2016ko irailaren 20ko bileran onartu duen erabakiaren bidez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendioan ematen zaio behar diren azterlanak eta proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta. Hori horrela, eta erabaki horri beharrezko publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako erabakiaren testua. Erabaki horren bidez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendioan ematen zaio behar diren azterlanak eta proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta. Erabaki hori honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 20a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.
ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILBURUORDEAREN IRAILAREN 20KO 33/2016 EBAZPENAREN ERANSKINA
GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, 2016KO IRAILAREN 20KOA. ERABAKI HORREN BIDEZ, RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI GOMENDIOAN EMATEN ZAIO BEHAR DIREN AZTERLANAK ETA PROIEKTUAK IDAZTEA GASTEIZKO HIRIAN GARRAIO PUBLIKOAREN ESKAINTZA EGOKITZEKO, AZKEN MILIAKO GARRAIOBIDE PUBLIKO KOLEKTIBOEN SISTEMA MULTIMODAL INTEGRATU ETA OSORIK ELEKTRIFIKATU BAT SORTUTA.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei dagokie trenbide eta tranbien eskumena, hala ezarri baitu Euskadiko Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluak, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 6. artikuluarekin lotuta. Aurrekoen osagarri dira, garraioaren arloari dagokionez, Euskadiko Garraio Agintaritza sortzeko abenduaren 5/2003 Legeak ezarritakoa, eta, bereziki trenbideen arloari dagokionez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak xedatu duena.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko Lehendakariaren 20/2012 Dekretuaren 13. artikuluak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku uzten ditu Trenbideen gaineko eginkizunak.
Bestalde, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen guztiak betetzea garraio azpiegituretako lanak landu, zuzendu, ikuskatu eta exekutatzearekin lotutako arloan, hala xedatzen baita Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.b) artikuluan.
Maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bidez, Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea Ente Publikoa sortu zen, haren helburua gaur egun EAEren eskumenekoak diren edo etorkizunean izango diren trenbide-azpiegiturak eraikitzea, zaintzea eta kudeatzea izanik.
Gainera, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.4 artikuluaren arabera entearen helburuetan sartzen da, halaber, Jaurlaritzak agintzen dion eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin zerikusia duen beste edozein eginkizun, eta, bereziki, hauek: azterlan eta proiektuak idaztearekin zerikusia duten eginkizunak, eta trenbide-garraioko politikari, telekomunikazio-zerbitzuei eta gune publikoen erabilerari loturik dauden azpiegituren kudeaketarekin zerikusia dutenak, edozein dela ere kudeaketa horretarako erabiltzen den negozio juridikoa, betiere zuzenbidean onartzen direnetakoa bada.
2016ko ekainaren 1ean, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak. Lankidetza-hitzarmen horren xedea hau da: proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta.
Hitzarmen horren hirugarren klausularen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hau egiteko konpromisoa hartzen du, Euskal Trenbide Sarearen bitartez: hiri-garraio publiko kolektibo eta azken miliakoaren sistema integratu eta elektrifikatua taxutzeko eta gerora, egoki bada, gauzatzeko beharrezkoak diren azterlanak eta proiektuak idaztea. Honako hauek hartu beharko dira kontuan: tranbiaren luzapenak, linea periferikoaren eraldaketa eta bizikleta elektrikoaren sistemaren ezarpena.
Bestalde, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluak esaten duenez, «Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoen edo erakundeen eskuetan jar daitezke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago».
Manu horretan xedatuaren arabera, baldin eta administrazio bereko organoen edo zuzenbide publikoko administrazio-organoen edo erakundeen artean egiten bada kudeatzeko gomendioa, administrazio horren arauetan xedatu bezala formalizatuko da; halako araurik ez badago, berriz, esku hartzen duten organo edo erakundeek berariaz hartutako erabakian xedatu bezala.
Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, proposamena eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartzen du:
ERABAKIA
«Lehena.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendioan ematea behar diren azterlanak eta proiektuak idaztea Gasteizko hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta osorik elektrifikatu bat sortuta.
Bigarrena.– Erabaki honen eranskinean jasota daude aipatutako gomendio hori egiteko baldintza zehatzak.
Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»
ERABAKIAREN ERANSKINA: KUDEAKETA-GOMENDIOA BURUTZEKO BALDINTZA ZEHATZAK.
1.– GOMENDIOAREN XEDEA.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendioan ematea hiri-garraio publiko kolektibo eta azken miliakoaren sistema integratu eta elektrifikatua taxutzeko eta gerora, egoki bada, gauzatzeko beharrezkoak diren azterlanak eta proiektuak idaztea. Honako hauek hartu beharko dira kontuan: tranbiaren luzapenak, linea periferikoaren eraldaketa eta bizikleta elektrikoaren sistemaren ezarpena.
2.– Ets-k egin beharreko lanak.
Euskal Trenbide Sareak lizitatu beharreko azterlan eta proiektuen edukia hau izango da:
1.– Azterlanak eta bideragarritasuna.
a) Hiriko garraio kolektiboaren egoeraren azterketa.
b) Egungo trenbidean tren-trana ezartzearen bideragarritasuna.
c) Linea periferiko berri batean BRT autobus espres elektrikoaren gisako ahalmen handiko sistema bat eta etorkizunean Salburua eta Zabalgana bizitegi-eremuen arteko lotura-linea berri bat ezartzearen bideragarritasuna, hiriburuan eta inguruan operatibo dauden beste garraio-modu batzuekiko intermodalitate-aukerekin batera.
d) Ibilbide eta aukera desberdinak proposatzea.
e) Hautatutako aukerak definitzea.
f) Haiek martxan jartzeko plangintza.
g) Autobus espres elektrikoa funtzionatzen hastearen eraginaren eta beharrezko izango diren egokitzapenen azterketa.
h) Bizikleta publiko elektrikoaren sistema baten –hiri-garraio kolektiboaren sarearen osagarri– eta hori gerora, egoki izanez gero, hiri osora zabalduko litzatekeen plan pilotu baten bitartez ezartzearen bideragarritasunaren azterketa.
2.– Definizioa.
a) Modalitateei, ibilbideei eta zerbitzu-konponbideei buruzko proposamen desberdinak aurkeztuko dira.
b) Kostuen eta onura sozial, ekonomiko eta ingurumenaren alorrekoen ebaluazioa egingo da.
3.– Proiektuak.
Gauzatzeko proiektuek honako hauek adierazi beharko dituzte:
a) Ibilbideen ezaugarriak eta aurreikusten diren geltokien gutxi gorabeherako kokapena.
b) Tarte bakoitzean baliatu beharreko eraikuntza-prozesuak.
c) Alboko urbanizazio-obrak, eta hirigintza-integrazioak eskatzen dituenak.
d) Material mugikorraren parkea.
e) Informazio-sistemak eta ustiapenean laguntzekoak.
f) Eskaintzen den konponbideetako bakoitza ustiatzeko erregimena.
3.– Obren finantzaketa.
Kudeaketa-gomendio honen hirugarren atalean deskribatutako lanen gehieneko aurrekontu zenbatetsia hau da: bederatziehun mila euro (900.000), BEZa barne.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aurrekontuaren % 65 finantzatzen du. Arabako Foru Aldundiari eta Vitoria-Gasteizko Udalari dagokienez, bakoitzak % 17,5 finantzatuko du.
Urteen arabera, honako hau da aurrekontuaren banaketa zenbatetsia:
Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak egiaztatutakoan. Ordainketak egiteko, ETSk faktura aurkeztu beharko die dagokien erakundeei, erakunde horiek duten finantzaketa-portzentajearen arabera.
4.– Gomendioaren indarraldia.
Gomendio hau indarrean egongo da xede dituen azterlanak eta proiektuak amaitu arte.