EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016188

EBAZPENA, 2016ko irailaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak eskatzeko epea amaitutzat jotzen duena.

Xedapenaren data: 2016-09-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201604180
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/04an argitaratutako 2016/03/26ko EBAZPENA [201601872]

AURREKARIAK
1.– Maiatzaren 4an argitaratu zen EHAAn Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren martxoaren 26ko Ebazpena, zeinaren bidez arautzen baita euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak emateko modua.
2.– Aipatutako ebazpenaren 5. artikuluaren arabera, aurrekontua agortzen bada, EEIko zuzendariak amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea. Horretarako, dagokion ebazpena argitaratuko du iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ezarritako xedera bideratutako diru-funtsak agortzeak arrazoituko du erabaki hori.
Hori guztia kontuan izanik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Diru-laguntzak eskatzeko epea amaitutzat jotzea, horietara bideratutako diru-funtsak agortu direnez.
Bigarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzako iragarki-ohol elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Donostia, 2016ko irailaren 16a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.