EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016188

34/2016 EBAZPENA, irailaren 20koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez honako hau baimentzen duen erabakia argitaratzea xedatzen baita: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2018 epean egin beharreko hainbat lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa seigarren aldiz aldatzea.

Xedapenaren zenbakia: 201600034
Xedapenaren data: 2016-09-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201604172
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2012/01/18an argitaratutako 2011/11/30reko 201100042 EBAZPENA aldatzen du

Gobernu Kontseiluak, 2016ko irailaren 20an egindako bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2018 epean egin beharreko hainbat lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa seigarren aldiz aldatzea baimentzen duen erabakia onartu zuen, eta erabaki horrek zabalkunde egokia izan dezan, honakoa
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2018 epean egin beharreko hainbat lanen gainean Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa seigarren aldiz aldatzea baimentzen duen erabakia. Erabaki hori ebazpen honen eranskin gisa doa.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 20a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.
ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILBURUORDEAREN IRAILAREN 20KO 34/2016 EBAZPENAREN ERANSKINA
GOBERNU KONTSEILUAREN 2016KO IRAILAREN 20KO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENTZEN BAITA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TRENBIDE-SARE BERRIAREN ERAIKUNTZA DELA-ETA 2011-2018 EPEAN EGIN BEHARREKO HAINBAT LANEN GAINEAN RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI EGINDAKO KUDEAKETA-GOMENDIOA SEIGARREN ALDIZ ALDATZEA
Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen, trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1 21 eta 149.1.24 artikuluek.
Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obra publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lurreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.
2006ko apirilaren 24an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias-ek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berri bat (Euskal Y-a) Europako aurreikuspenen arabera martxan jartze aldera behar diren jarduketak burutzeko. Egun berean, sinatzaile horiek beraiek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, trenbide-sare berria eraikitzeko hainbat jarduketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari gomendioan emateko.
Gobernu Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran erabaki zuen, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari gomendioan emandako jarduera horiek Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoari ematea gomendioan; zehazki, EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal Y-aren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, eta desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Kudeaketa-gomendio horren baitan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.
EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten zen.
Beraz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan lanean jarraitu ahal izateko, Gobernu Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bilkuran, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari agindu zion Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2016 epean egin beharreko hainbat lan egiteko, 141.810.000 euro-ko guztizko zenbatekoan.
Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko bereizitako zatien egikaritze-mailaren arabera, 2011ko uztailaren 12an onartutako kudeaketa-gomendioan aurreikusitako urtekako banaketak aldatu egin ziren Gobernu Kontseiluak 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean (aldaketa horrek 2018. urtera arteko indarraldia ezarri zuen) eta 2016ko urtarrilaren 12an hartutako erabakiei jarraituz, eta honela geratu ziren kontzeptuak eta urtekako banaketa:
Lan horien kostua kalkulatzeko, Gipuzkoako adarreko obretarako datozen zortzi urteetarako (2011-2018) aurreikusitako kostua hartu zen oinarritzat, honela banatuta (milioi eurotan, BEZa barne):
Kontuan izanik, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko obren bilakaera, eta, bestetik, Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartean egiteke dauden proiektuak idazten hastea ezinezkoa dela, ezinbestekoa da aurreikusitako urtekako banaketa hori seigarren aldiz aldatzea, erabakitako aurrekontuen banaketa lanen egikaritze-mailara egokitu ahal izateko. Azaldutako guztia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egindako oharrei jarraituz erabaki da.
Trenbideen gaineko eginkizunak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku uzten ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 13.1.g artikuluak.
Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, proposamena eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartzen du:
ERABAKIA:
«Lehenengoa.– Sustapen Ministerioak eta ADIFek, 2006ko martxoaren 24ko lankidetza-hitzarmenaren bidez, EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal Y-aren) Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idatzi eta obrak zuzentzeko lanari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziori egindako kudeaketa-gomendioa oinarri hartuta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari 2011ko uztailaren 12an egindako (eta 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean eta 2016ko urtarrilaren 12an aldatutako) 2011-2018 eperako kudeaketa-gomendioaren 4. (Erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra) eta 6. puntuak (Kudeaketa-gomendioko lanen balioespena eta ordainketa) aldatzea.
Bigarrena.– Erabaki honen eranskinean jasota datoz aipatutako kudeaketa-gomendioaren aldaketa egiteko baldintza zehatzak.
Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendioaren aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
ERABAKIAREN ERANSKINA
KUDEAKETA-GOMENDIOAREN ALDAKETA EGITEKO BALDINTZA ZEHATZAK
4.– Erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.
Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritza ari da arduratzen euskal Y-ko plataformako erakuntza-proiektuak idazten, Gipuzkoako adarrean, hasi Bergaran, 9+000 kp-an eta Irun eta Donostiarako sarreraraino, eta proiektuak idatzi ez ezik, eraikitzen ere ari da (hori finantzatzeko, ostean kupoan deskontatu egingo da).
Gipuzkoako adarreko obretarako aurreikusitako kostua, datozen zortzi urteetarako (2011-2018), 1.954,98 milioi eurokoa da (BEZa barne) (taulako zifrak ere milioi eurotan datoz):
Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa-gomendio honen ondorioz, beraz, ETSk egingo ditu EAEko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko lanak (lankidetza-hitzarmenaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari gomendioan emandakoak, alegia).
6.– Egindako lanen balioespena eta ordainketa.
Gomendioan emandako lanek, BEZa barne, 125.250.000 euro egingo dutela jotzen da; eta zortzi urteko epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urte-banaketaren arabera.
Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.