EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016188

EBAZPENA, 2016ko irailaren 20koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko den «Euskal Gizartearen Egoera» sariaren 2016ko ekitaldirako epaimahaiaren osaketa argitara eman eta epaimahaikideek jaso beharreko ordain ekonomikoa onartzen duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2016-09-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201604168
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/23an argitaratutako 2016/04/20ko EBAZPENA [201602155]

Ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa saria sortu eta arautzen du, eta ekainaren 24ko 135/2003 Dekretuaren bidez aldatu zen. Aipatutako Dekretuaren 5. artikuluak epaimahai bat osatuko dela ezartzen du, epaimahai horrek saria eman eta, hala badagokio, horren accesitak esleitzeko proposamena egin dezan. Epaimahaiaren osaketa Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpen baten bitartez jakinaraziko da, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria esleitzeko ebazpena argitaratu baino hilabete bat lehenago. Halaber, aipatutako 5. artikuluaren 3. atalean aurreikusten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrekoak ez diren epaimahaikideek ordain ekonomikoa jasoko dutela, epaimahaiko kide gisa egindako gastuen ordainetan, eta ordain ekonomiko hori Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez urtero onartuko dela.
2016ko ekitaldian, «Euskal Gizartearen Egoera» Sarirako deia 2016ko apirilaren 20ko Ebazpenean egin zen. Deialdi horretan saria emateko oinarriak onartzen dira, ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuan ezarrita dagoenaren arabera.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusten den epaimahaiaren osaketa argitara ematea:
– Lehendakaria: Juan Manuel Castilla Albisu jauna, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Azterlan Kabinetearen zuzendaria, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren ordez.
– Mahaikideak:
Oscar Martínez Santana jauna, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteko arduraduna.
Amaia Elizagarate Sagastibeltza andrea, Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteko teknikaria, Lehendakaritzako Azterlan Kabinetearen zuzendariaren ordez.
Unai Martín Roncero jauna, Sariaren gaian kualifikatutako unibertsitate-irakaslea.
Patricia Campelo Martinez andrea, Sariaren gaian kualifikatutako unibertsitate-irakaslea.
Itziar Basterretxea Moreno andrea, Sariaren gaian kualifikatutako unibertsitate-irakaslea.
– Idazkaria, hitza bai, baina botorik gabe: M.ª Concepción Kerexeta Zulaika andrea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteko teknikaria.
Bigarrena.– «Euskal Gizartearen Egoera» Sariaren 2016ko ekitaldiko epaimahaiko kide gisa egindako gastuen ordainetan 350 euroko ordain ekonomikoa onartzea, ondoko pertsona bakoitzarentzat:
Unai Martín Roncero jauna, unibertsitate-irakaslea.
Patricia Campelo Martinez andrea, unibertsitate-irakaslea.
Itziar Basterretxea Moreno andrea, unibertsitate-irakaslea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 20a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.