EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-10-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2016188

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko uztailaren 7ko bilkuran hartua «Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2014» fiskalizazio-txostena behin-betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2016-07-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201604166
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko uztailaren 7an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2014» fiskalizazio-txostena behin-betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 7a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.