EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2016186

IRAGARKIA, EAEko txertaketa-programarako, helduen B hepatitisaren aurkako txertoaren 8.800 dosi, helduen A hepatitisaren kontrako txertoaren 13.000 dosi, haurren A hepatitisaren aurkako txertoaren 4.400 dosi eta txerto hirukoitz birikoaren (elgorria, hazizurriak, errubeola) 33.000 dosi eskuratzeko hornidura-kontratua lizitatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-09-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201604145
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea. Datu orokorrak eta argibideak eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Posta elektronikoa: b-ortiz@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 2a, 10:00ak arte.
d) Espediente-zenbakia: 13/2017-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidurak.
B) Deskribapena: EAEko txertaketa-programarako, helduen B hepatitisaren aurkako txertoaren 8.800 dosi, helduen A hepatitisaren kontrako txertoaren 13.000 dosi, haurren A hepatitisaren aurkako txertoaren 4.400 dosi eta txerto hirukoitz birikoaren (elgorria, hazizurriak, errubeola) 33.000 dosi eskuratzea.
c) Loteak: bai, lau (4).
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
f) Luzapena onartzea: bai, jatorrizko kontratuak duen iraupen bera.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 33651600-4.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide dago (karatularen 30.2 klausulan zehaztuta daude).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.151.904 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 575.952 euro (BEZik gabe). BEZa: 23.038,08 euro. Zenbatekoa, guztira: 598.990,08 euro, BEZa barne.
6.– Eskatutako fidantzak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 2a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkezteko modalitatea: paperean.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia 1-4. Lakua II.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
d) Aldagaiak: ez.
e) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete (2), eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLTBren 152.3 artikuluan aipatutako izapideak (balio anormalak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskribapena: «B» gutun-azalak irekitzea.
b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
c) Helbidea: Donostia kalea 1.
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
e) Eguna eta ordua: 2016ko azaroaren 11, 11:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2016ko irailaren 19a.
12.– Bestelako argibideak: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 20a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
Mikel Vallejo Aurre.