EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2016186

IRAGARKIA, Osasun Publikoko laborategiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen egoitzetarako mikrobiologiako erreaktiboak eskuratzea xede duen hornidurako kontratazio-espedientea lizitatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2016-09-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201604144
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta informazioa lortzea:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: http://www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko urriaren 26a, 12:00ak arte.
d) Espedientearen zenbakia: 6/2017-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidura.
b) Deskripzioa: Osasun Publikoko laborategiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen egoitzetarako mikrobiologiako erreaktiboak eskuratzea.
c) Loteak eta kopurua: bai, zortzi.
d) Gauzatzeko lekua: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
e) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den hurrengo baliodun egunetik, inoiz 2017-01-01 baino lehenago eta 2017ko abenduaren 31ra arte.
f) Luzapenik: bai, bat hasierako kontratuaren iraupen berekoa.
g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.
I) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 33698100-0.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleitzeko irizpideak: prezioa.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 695.558,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 347.779,00 euro (BEZik gabe) BEZaren zenbatekoa: 73.033,61 euro. Guztira (BEZa barne): 420.812,61 euro, honako lote hauetan zatituta:
1. lotea: 110.658,64 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 23.238,31 euro.
2. lotea: 167.150,59 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 35.101,63 euro.
3. lotea: 13.520,24 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 2.839,25 euro.
4. lotea: 30.888,60 euro (BEZA kanpo). BEZaren zenbatekoa: 6.486,61 euro.
5. lotea: 8.282,54 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 1.739,34 euro.
6. lotea: 1.732,50 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 363,83 euro.
7. lotea: 2.798,89 euro (BEZik gabe) BEZaren zenbatekoa: 587,77 euro.
8. lotea: 12.747,00 euro (BEZik gabe) BEZaren zenbatekoa: 2.676,87 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazioko zenbatekoaren % 5 (BEZik gabe).
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, halakorik badago: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi karatularen 29.2 puntuan.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 26a, 12:00ak arte.
b) Aurkezteko era: paperez.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2.– Helbidea: Donostia 1–4. solairua-Lakua II.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4.– Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
d) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
e) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: bi hilabete eskaintzak irekitzen direnetik aurrera, karatularen 28.6 puntuan xedatutakoaren arabera.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskripzioa: irizpide automatikoetan oinarrituta dauden eskaintzen irekiera (B gutun-azalak).
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritza-Osasun Saila, Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Data eta ordua: 2016-11-08, 12:00ak.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunek ordainduko dituzte.
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2016ko irailaren 16a.
12.– Bestelako informazioa: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 16a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.