EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2016184

EBAZPENA, 2016ko irailaren 9koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzako sailburuordearena, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen emakida ebatzi eta argitara ematen duena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrien kontzejuei diru-laguntzak emateko deialdia egin eta oinarri arautzaileak ezartzen dira, paisaiarako ekintza-planak presta ditzaten.

Xedapenaren data: 2016-09-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201604102
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/09an argitaratutako 2016/06/01eko AGINDUA [201602491]

2016ko ekainaren 9an, 109. zenbakiko EHAAn argitaratu zen 2016ko ekainaren 1eko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrien kontzejuei diru-laguntzak emateko deialdia egiten baita eta oinarri arautzaileak ezartzen baitira, paisaiarako ekintza-planak presta ditzaten.
Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 9an amaitu zen, aipatutako aginduaren 7.1. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela izanik, 22 eskaera egin dira, baina horietako batean atzera egin du partikular batek. Eskaera hauek egin dira:
Diru-laguntza hauek arautzen dituen 2016ko ekainaren 1eko Agindu horretako 9.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, irailaren 1ean horretarako balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedeaz, kontuan hartuta artikulu horretako 2. atalean xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.
2016ko ekainaren 1eko Agindu horren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 280.000 euro bideratuko dira diru-laguntzak emateko. Bestalde, 13. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela paisaiarako ekintza-planak idazteko ordainsarien % 90, plan bakoitzerako 30.000 euroko gehieneko muga jarrita, aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ezin izango direla diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak.
Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, ondorio gisa, 2016ko irailaren 7an, 9.3. artikuluan xedatutakoari erreparatuta, sailburuordeari aurkeztu zion esleipenerako proposamena, non adierazten duen zein den diruz laguntzeko diren eskabideen lehentasuna, kontuan hartuta I. eranskinean adierazitako puntuazioa, barnean hartuta zein udal edo kontzeju den onuraduna, zein den diruz lagun daitekeen proiektua eta zenbatean laguntzea proposatu den. Halaber, aipatutako proposamenean zerrendatzen dira ukatzeko diren eskaerak, zergatik ukatzen diren adierazita.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta Arabako udalerrien kontzejuei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta horretarako deialdia egiten baita, paisaiarako ekintza-planak presta ditzaten, eta horretarako eratutako balorazio-epaimahaiak proposatutakoa ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Paisaiarako ekintza-planak idazteko diru-laguntzak ematea ondoren zerrendatutako udalei eta kontzejuei, adierazitako zenbatekoan:
Bigarrena.– Paisaiarako ekintza-planak egiteko diru-laguntzak ukatzea ondoren zerrendatutako udalei, eta, kasuan kasu, ukatzeko arrazoiak:
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko ondorioetarako.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 9a.
Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea,
MIREN IZASKUN IRIARTE IRURETA.