EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2016184

25/2016 EBAZPENA, irailaren 8koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari agindu izana Leioako Sabino Arana kaleko plataformaren tranbia-obrak exekutatzea, Leioa-Unibertsitatea tranbiaren eraikuntza-proiektuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Xedapenaren zenbakia: 201600025
Xedapenaren data: 2016-09-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201604096
Maila: Ebazpena
Gobernu Kontseiluak, 2016ko maiatzaren 31n egindako bileran, erabaki du Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari agintzea Leioako Sabino Arana kaleko plataformaren tranbia-obrak exekutatzea, Leioa-Unibertsitatea tranbiaren eraikuntza-proiektuan ezarritakoarekin bat etorriz. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea erabakiaren testua, zeinaren bidez Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari agintzen baitzaio Leioako Sabino Arana kaleko plataformaren tranbia-obrak exekutatzea, Leioa-Unibertsitatea tranbiaren eraikuntza-proiektuan ezarritakoarekin bat etorriz. Ebazpen honen eranskinean dator testua.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 8a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.
ERANSKINA, ERAKUNDE HARREMANETARAKO SAILBURUORDEAREN IRAILAREN 8KO 25/2016 EBAZPENARENA
ERABAKIA, RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI LEIOAKO SABINO ARANA KALEKO PLATAFORMAREN TRANBIA-OBRAK EXEKUTATZEA AGINTZEN DIONA, LEIOA-UNIBERTSITATEA TRANBIAREN ERAIKUNTZA-PROIEKTUAN EZARRITAKOAREKIN BAT ETORRIZ
Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboak dauzka legez interes orokorrekotzat jotzen ez diren edo beste lurralde batzuk ukitzen ez dituzten herri-lanen arloan, eta ibilbidea Euskal Autonomia Erkidego barruan egiten duten trenbideetan eta lurreko garraioetan, Autonomia Estatutuaren 10. artikuluaren 32. eta 33. zenbakietan xedatutakoarekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko Lehendakariaren 20/2012 Dekretuaren 13. artikuluak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku uzten ditu Trenbideen gaineko eginkizunak.
Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren, abenduaren 30eko 248/2014 Dekretuak aldatutakoaren,14.1.b) artikuluak Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren esku uzten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen guztiak betetzea garraio azpiegituretako lanak landu, zuzendu, ikuskatu eta exekutatzearekin lotutako arloan.
Maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bidez, Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea Ente Publikoa sortu zen, haren helburua gaur egun EAEren eskumenekoak diren edo etorkizunean izango diren trenbide-azpiegiturak eraikitzea, zaintzea eta kudeatzea izanik.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5.2 artikuluak entearen helburu sozialaren artean sartzen du trenbide-garraioko azpiegituren eraikuntza, Jaurlaritzak agintzen dionean, eta, orobat, azpiegitura berri horien zaintza, kudeaketa eta administrazioa, bai zuzenean edo zuzenbide publiko edo pribatuko beste erakunde baten bitartez, eta zeinahi negozio juridikoren bidez.
Garraio Azpiegituretako Zuzendariaren 2012ko ekainaren 25eko ebazpen bidez, behin betiko onesten da «Leioa-Unibertsitatea tranbiaren eraikuntza-proiektua».
Bestalde, Leioako Udalak aurreikusten du Sabino Arana kalearen egokitzapenean jardutea. Kale horretatik tranbiaren plataforma igarotzea ere aurreikusten da, eraikuntza-proiektuak zehazten duenez.
Leioako Sabino Arana kaleko plataformaren tranbia-lanen eraikuntzari dagokionez, Leioa-Unibertsitatea tranbiaren eraikuntza-proiektuak ezarritakoarekin bat etorriz, badaude arrazoiak eraikuntza Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari agintzea gomendatzeko, interes publikoak eraginkortasun handiagoarekin lortzeko.
Obraren lehen fase hori Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea eta Leioako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen bidez exekutatzea aurreikusten da, Sabino Arana kaleko tranbia-plataformaren proiektua kale horren urbanizazio-proiektuaren barnean sartuz. Urbanizazio-proiektu hori Udalak idatzi eta exekutatuko du. Aipatutako lankidetza-hitzarmenean oinarrituz, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak Leioako Udalari entregatuko dio Tranbiaren eraikuntza-proiektua, Sabino Arana kaletik igarotzen den tranbia-plataformaren zati ukitua Udalak idatziko duen urbanizazio-proiektuan sar dadin. Era berean, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak finantzatuko du tranbia-obrenkontrataziorako zenbatetsitako kostua.
Leioako Sabino Arana kaleko plataformaren tranbia-obrak exekutatzeko zenbatetsitako zenbatekoa 2.000.000 eurokoa da (BEZa barne). Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak bere aurrekontuen kargura finantzatuko du zenbateko hori, eta, horretarako, beharrezkoa den aurrekontu-zuzkidura egin da 2016ko ekitaldirako Ente Publikoaren Kapital Aurrekontuan, abenduaren 23ko 9/2015 Legeak onartutako 2016ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan txertatutakoan. Zuzkidura horiek Euskal Autonomia Erkidegoak egindako kapital-transferentziekin daude finantzatuta, eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareak hiru hilean behin aurkezten dituen diruzaintzako aurreikuspenekin bat etorriz transferituko dira.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, «Administrazioko organoen edo zuzenbide publikoko erakundeen eskumeneko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak administrazio bereko edo beste bateko organoen edo erakundeen eskuetan jar daitezke, eraginkortasunari begira komeni bada, edo jarduera horiek gauzatzeko baliabide tekniko egokirik ez badago».
Artikulu horrek ezartzen duenez, kudeatzeko gomendioa administrazio bereko organo administratiboen edo zuzenbide publikoko erakundeen artean egiten bada, administrazio horren arau propioetan ezarritakoari begira formalizatu beharko da; halakorik ez badago, berriz, esku hartzen duten organo edo erakundeek berariaz hartuko duten akordio baten bidez.
Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, proposamena eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartzen du:
ERABAKIA:
«Lehenengoa.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari agintzea Leioako Sabino Arana kaleko plataformaren tranbia-obrak exekutatzea, Sabino Arana kaleko urbanizazioa eta tranbia-plataforma exekutatzeko eta finantzatzeko Ente Publikoaren eta Leioako Udalaren artean sinatuko den lankidetza-hitzarmenean ezarritakoarekin bat etorriz, Leioa-Unibertsitatea tranbiaren eraikuntza-proiektuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bigarrena.– Agindu honek egin beharreko lan guztiak bukatu arte izango du indarra.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».