EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2016184

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2016ko maiatzaren 26ko bilkuran hartua, «Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren 2014ko ekitaldirako kontuaren» fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2016-05-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201604094
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2016ko maiatzaren 26an egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
«Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren 2014ko ekitaldirako kontuaren» fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, zeina erabaki honen eranskin modura jasota baitago.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 26a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.