EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2016180

IRAGARKIA, «Gobeoko zubiaren inguruan dauden sedimentuak kentzea» helburu duen lanei buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (Espedientea: URA/006/2016).

Organo emailea: URAREN EUSKAL AGENTZIA
Xedapenaren data: 2016-09-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201604029
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: URA/006/2016.
2.– Kontratuaren helburua.
a) Helburuaren deskribapena: Gobeoko zubiaren inguruan dauden sedimentuak kentzea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen karatulako 10. puntuan zehaztutakoa.
d) Gauzatzeko epea: lau (4) aste.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta berrogeita hemeretzi mila berrehun eta berrogeita zortzi euro (359.248,00) eta hirurogeita hamabost mila laurehun eta berrogeita bi euro eta zortzi zentimo (75.442,08), BEZarenak; guztira, laurehun eta hogeita hamalau mila seiehun eta laurogeita hamar euro eta zortzi zentimo (434.690,08).
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Egoitza.
b) Helbidea: Orio kalea 1-3.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01010.
d) Telefonoa: 945 01 17 00.
e) Faxa: 945 01 17 34.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko urriaren 6a, 12:00ak baino lehen.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): taldea E, azpitaldea 5 eta Kategoría c.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europar Batasuneko estatu bateko enpresa ez-espainiarrentzat: administrazio-klausula zehatzen karatulan zehaztutakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskariak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 6a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula zehatzen agirian zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Orio 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzen gutun-azalak irekitzea.
a) Iritzia ematea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
2) Helbidea: Orio 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2016ko urriaren 17a.
5) Ordua: 12:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
2) Helbidea: Orio 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2016ko urriaren 27a.
5) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako informazioa.
11.– Iragarkien gastuak: EHAA: esleipendunaren kontura.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): ez da beharrezkoa.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 2a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.