EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016179

IRAGARKIA, honako xedea duen zerbitzu-kontratua lizitatzeko dena: 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetako eskola-egunetan euren helbide edo ikastetxetik Gasteizen (Araba), Lasarte-Orian (Gipuzkoa) eta Ortuellan (Bizkaia) kokatutako ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroetako unitate terapeutiko-hezigarrietarako haur eta gazteen automobil bidezko garraioa.

Xedapenaren data: 2016-09-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201604010
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Kontratazio Arloa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia- San Sebastián kalea, 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 65 42.
5) Telefaxa: 945 01 95 35.
6) Posta elektronikoa: huisl249@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko irailaren 27a.
d) Espedientearen zenbakia: SE/28/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: zerbitzua.
b) Deskribapena: 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetako eskola-egunetan euren helbide edo ikastetxetik Gasteizen (Araba), Lasarte-Orian (Gipuzkoa) eta Ortuellan (Bizkaia) kokatutako ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroetako unitate terapeutiko-hezigarrietarako haur eta gazteen automobil bidezko garraioa.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: bai. 2 lote. Loteen edukia Preskripzio Teknikoen Pleguaren pleguaren PT/III eranskinean zehaztuta dago.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: loteak osatzen dituzten ibilbideetako bakoitzerako Preskripzio Teknikoen Pleguan zehaztutakoaren arabera.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetako eskola-egunak, kontratua formalizatzen den egunaren biharamunetik zenbatu beharrekoak. 2. loteko A01 ibilbidearen kasuan, ibilbidearen balizko aktibatzetik 2017-2018 ikasturtea burutu arte dauden ikasturteetako eskola-egunak.
f) Luzapena onartzea: bai, luzapen bakarra edo gehiago, baina beti ere, banan-banan hartuta edo guztiak batera luzapenek ezin dute hasieran ezarritako epea baino gehiago iraun.
i) CPV (nomenklaturako erreferentzia): 60130000-8 Bidaiariak errepidetik garraiatzeko zerbitzu bereziak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude, karatularen 30.2 puntuan jasota.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1. lotea (Bizkaia): 602.602,00 euro; 2. lotea (Araba eta Gipuzkoa): 191.445,10 euro. 1. eta 2. lotea: 794.047,10 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 360.930,50 euro. BEZ (% 10): 36.093,05 euro. Guztira: 397.023,55 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin-betikoa: dagokion lotearen aurrekontuaren zenbatekoaren % 5, BEZa kanpo.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): Ikus karatularen 29.2.1 puntua.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: Ikus karatularen 29.2.2 puntua.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 10eko 13:00 arte.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo postaz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Kontratazio Mahaia. Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Lakua I eraikina, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez da kasua.
e) Aldaerak: ez dira onartzen.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, 1. aretoa.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua:
«B» gutunazalaren irekitzea: 2016ko urriaren 20an, 12:00etan.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunaren kontura.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2016ko abuztuaren 31n.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 1a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.