EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2016179

IRAGARKIA, Jaiotzen, Ezkontzen eta Heriotzen Estatistiken informazio-bilketa, kodetzea eta balioztatzea xedetzat duen kontratazioa egiteko dena (Espedientea: 03/2017).

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-09-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201604009
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Esleipena egiten duen erakundea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) Arlo Juridiko Administratiboa.
c) Espediente-zenbakia: 03/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Jaiotzen, Ezkontzen eta Heriotzen Estatistiken informazio-bilketa, kodetzea eta balioztatzea.
b) Erlo eta zenbaki bidezko banaketa: ez dago.
c) Gauzatzeko lekua: Administrazio Klausula Berezien Pleguan aurreikusitakoari jarraikiz.
d) Gauzatzeko epea/entregatzeko epemuga: Administrazio kontratua formalizatzen denetik hasi eta 2017ko abenduaren 31ra arte. Hala eta guztiz ere, kontratua 2016an zehar formalizatzen bada, gauzatzen 2017ko urtarrilaren 1ean hasiko da.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: alderdi ekonomikotik abantailatsuena den eskaintza.
4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua.
Lizitazio-oinarriaren aurrekontua ehun eta hogeita hamabost mila (135.000,00) eurokoa da, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez da eskatu.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez da finkatu.
7.– Kontratistaren betebehar bereziak.
a) Sailkapena: L Taldea, 3 Azpitaldea, A Kategoria.
b) Beste betekizun batzuk: Administrazio klausula berezien pleguan zehaztu direnak.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.
a) Aurkezpenaren epemuga: 2016ko urriaren 6ko 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 gutun-azal aurkeztu beharko da: «A», «B» eta «C», Administrazio Klausulen Pleguan zehaztu bezala.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) bulegoetan: Donostia kalea, 1. Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, gutunazal itxiak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaketen onarpena: ez da aldaketarik onartzen.
9.– Eskaintzen irekiera.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Data:
– «C» gutunazalak: 2016ko urriaren 6an edo 2016ko urriaren 14an, 12:00etan.
– «B» gutunazalak: 2016ko urriaren 31an, 12:00etan.
10.– Beste argibide batzuk.
a) Esleitzeko irizpideak:
– Automatikoki formulak aplikatzearen bitartez ebalua daitezkeenak:
1.– Eskaintza ekonomikoa (% 35).
Puntuazio altuenarekin baloratuko da (35 puntu) lizitazio-oinarriko kopuruan (135.000.00 euro) % 17,5eko beherapena aplikatzen duen eskaintza ekonomikoa. Hau da, lizitazio-oinarriaren kopuruan % 1eko deskontua (1.350 euro) aplikatzen den bakoitzean 2 puntu emango dira.
Atal honetako puntu-esleipena jarraian datorren formularen arabera egingo da:
Non:
P = eskuratutako puntuazioa, gehienez ere 35 puntu.
OL = aurkeztutako lizitazio-eskaintza.
QL = lizitazioaren oinarriko kopurua.
2.– Atzeratutako erloak tratatzeko erabilitako egun-kopurua (% 10).
Gehienez ere 25 egun finkatzen dira epetik kanpo iristen diren erloen buletinen tratamendua egiteko, eta jarraian datorren formula aplikatuko da:
Non:
P = eskuratutako puntuazioa, gehienez ere 10 puntu.
Do = eskainitako egunak.
3.– Erregistro Zibiletara egin beharreko hileko bisita-kopurua buletinak berreskuratu eta osatzeko (% 10).
Jarraian datorren formularekin baloratuko da:
Non:
P = eskuratutako puntuazioa, gehienez ere 10 puntu.
Vo = Hileko bisita-kopurua eskainitako Erregistro Zibiletara.
Multzo honen haztapen osoa: 55 puntu.
– Balio-iritzi bidez ebalua daitezkeenak:
1.– Lantaldearen egokitzapena, eraketa eta antolamendua, haren banaketa funtzionala eta lurralde-banaketa eta berariazko prestakuntza: 0 eta 10 puntu artean baloratuko da.
2.– Informazioa tratatzeko prozedurak: balioztatzea, garbitzea eta zuzentzea: 0 eta 5 puntu artean baloratuko da.
3.– Datuen bilketaren kalitatea kontrolatu eta ebaluatzeko neurriak eta prozedurak: 0 eta 10 puntu artean baloratuko da.
4.– Txostenen eta laneko materialen diseinua: 0 eta 10 puntu artean baloratuko da.
5.– Oinarri teknikoen pleguan ezarritako neurriez gain hartzen direnak, estatistika sekretua, konfidentzialtasuna eta pertsona, talde, material eta informazioaren segurtasuna mantentzeko: 0 eta 10 puntu artean baloratuko da.
Multzo honen haztapen osoa: 45 puntu.
b) Edozein kontsulta egiteko, Eustaten Estatistika Soziodemografikoen Arlora jo daiteke (Telefonoa: 945 01 75 49).
11.– Iragarkien gastuak. Lehiaketa honen lizitazio eta esleipen iragarkiek sortutako gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: http://www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 8a.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.