EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2016178

IRAGARKIA, 2016ko abuztuaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurreko informazioaren izapidea egiten baita honako hauetarako: Gipuzkoako Lurralde Historikoan, «Gomistegui» Emakida Ustiatzeko Proiektua aldatu izanaren ondoriozko ustiatze-proiektua eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana.

Xedapenaren data: 2016-08-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201603997
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutako ondorioetarako, jendaurrean jarriko da aipatutako dokumentazioa.
Eskatzailea: Aridos Aloña SA, San Prudentzio kalea, 3.a, behea, 01005 Vitoria-Gasteiz (Araba).
Dokumentazio eskuragarria:
1.– Ustiatze-proiektua eta lehengoratze-plana.
2.– Ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana.
Eta hori guztia ematen da aditzera, aipatutako dokumentazioa aztertzeko aukera izan dadin, toki hauetan:
1.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Easo kalea 10, Donostia (tel.: 943 02 25 67 eta 943 02 25 15).
2.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Egoki iritzitako alegazioak eta erreklamazioak formulatu daitezke (bakoitzeko ale bi), hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2016ko abuztuaren 18a.
Lurralde-ordezkaria,
JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.
Eskumenak eskuordetzan emanda (2016-08-10eko Ebazpena),
Industria eta Energia administrazioaren koordinatzailea,
FRANCISCO JAVIER ECHEVERRIA ISASA.