EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2016177

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen kudeaketa bateratuko Lakua II-ko eraikineko moketa aldatzeko (3. fasea) kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena.

Organo emailea: OGASUN ETA FINANTZA SAILA
Xedapenaren data: 2016-09-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201603967
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/045.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: Lakua II-ko eraikinerako moketa hornitu eta instalatzea.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 100.000,00 euro (BEZa barne).
5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu eta contratacion.rrgg@euskadi.eus
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren pleguaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 4ko 13:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorretako Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikina, 3. solairua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldagaien onarpena: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
Irekitze ekonomikoa. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua), Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko urriaren 13ko 12:00ak.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo webgunea: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 7a.
Zerbitzu zuzendaria,
ANE URKIOLA ALUSTIZA.