EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015175

AGINDUA, 2015eko martxoaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Nazaret fundazioaren estatutuetako 20. eta 26. artikuluetan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2015-03-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201603922
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2015eko otsailaren 18an, honako eskabide honi eman zitzaion sarrera Herri Administrazio eta Justizia Sailean: Nazaret fundazioaren Patronatuan eta estatutuen 20. eta 26. artikuluetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea, fundazioaren letradu aholkulari Sheila Orozko Urarte andreak aurkeztua.
Eskabidearekin batera, fundazioak patronatua eta sozietatearen estatutuak aldatzeko erabakia publiko egiteko eskritura publikoaren bi kopia baimendu aurkeztu ziren. Eskritura publiko hori 2014ko abenduaren 23an egiletsi zuen María José Rabella Goenagak, fundazioaren izenean eta hura ordezkatuz, Donostiako notario Enrique García – Jalón de la Lama notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1735).
Eskritura publiko horrekin batera, aurkeztu zen María Milagros Iglesias Iglesiasek –fundazioaren patrunatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2014ko abenduaren 22an emandako ziurtagiria, patronatuak 2014ko abenduaren 22an egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 20. eta 26. artikuluak aldatzea.
Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT
Lehenengoa.– Nazaret fundazioaren estatutuetako 20. eta 26. artikuluen aldaketa onartzea.
Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat. Eskritura horretan jasotzen da estatutuen aldaketa, 2014ko abenduaren 23an María José Rabella Goenagak egiletsia, fundazioaren izenean eta hura ordezkatuz, Donostiako notario Enrique García – Jalón de la Lamaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1735).
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 18a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.