EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2016172

IRAGARKIA, Bilboko aireportuko informazio turistikorako gunean eta 2017. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegora bidaia-ontzietan iristen diren pertsonei informazio turistikoa emateko zerbitzua helburu duen kontratuaren lizitazioaren berri emateko dena (DEC 32/12/16).

Xedapenaren data: 2016-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201603869
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEC 32/12/16.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Xedearen deskribapena: Bilboko aireportuko informazio turistikorako gunean eta 2017. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegora bidaia-ontzietan iristen diren pertsonei informazio turistikoa emateko zerbitzua (DEC 32/12/16).
b) Loteak:
1. lotea: Bilboko aireportuko informazio turistikorako zerbitzua.
2. lotea: 2017. urtean zehar Euskal Autonomia Erkidegora bidaia-ontzietan iristen diren pertsonei informazio turistikoa emateko zerbitzua.
c) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna:
– 1. lotea: Kontratua formalizatzen den egunetik hasi eta 2017ko abenduaren 31ra, baina inolaz ere ez 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen. Uste da 2017ko urtarrilaren 1ean hasiko dela kontratua.
– 2. lotea: Lehenengo bidaia-ontzia porturatzen denetik 2017ko abenduaren 31ra arte, inolaz ere ez 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen (bidaia-ontzien egutegia portu-agintaritzak ezartzen du; 2016an apirilaren 5ean sartu zen lehena).
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehienezko aurrekontua ehun eta laurogeita hamaika mila eta hirurehun euro eta zentimo batekoa da (191.300,01), BEZa barne, honela banatuta:
– 1. lotea: 138.300,01 euro, BEZa barne.
– 2. lotea: 53.000,00 euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 019991 // 945 019921.
e) Telefaxa: 945 018252.
f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko urriaren 5a, 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen halakorik.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29.2 puntuan zehaztutako moduan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 6a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1.– Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).
2.– Helbidea: Donostia kalea 1.
3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleitzeko irizpideak.
– Eskaintza ekonomikoa: % 71.
– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko irizpideak: % 29.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lekua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.
e) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio):
14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 27a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.