EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2016171

ERABAKIA, Gizarte Kontseiluarena, merituen ebaluazioa eta irakaskuntza eta ikerkuntzako pertsonalaren ordainsari osagarrien esleipena eskatzeri buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-07-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201603851
Maila: Akordioa

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2006/10/31n argitaratutako 2006/10/17ko 200600209 DEKRETUA
  • Ikus 2011/04/14an argitaratutako 2011/03/29ko 201100064 DEKRETUA
  • Ikus 2015/07/07an argitaratutako 2015/06/04ko EBAZPENA [201503004]

Maria Pilar Elorrieta Santos, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren Idazkari Nagusia, naizen honek ondokoa,
ZIURTATZEN DUT:
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, bere ehun eta laurogeita hamabigarren bileran, bi mila eta hamaseiko uztailaren hogeitabian jarraian ageri duen erabakia onetsi du, Aztergaien Zerrendako bederatzigarren gaiari buruz, Deialdia merituen ebaluazioa eta irakaskuntza eta ikerkuntzako pertsonalaren ordainsari osagarrien esleipena eskatzeko. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
IKUSITA
209/2006 dekretua, urriaren 17koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen osagarri gehigarriei buruzkoa, martxoaren 29ko 64/2011 dekretuak aldatua.
2015eko ekainaren 4ko erabakia, Unibasqeko zuzendariarena, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia, non publizitatea ematen zaio UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen banako ordainketa osagarriak ebaluatu eta esleitzeko Protokoloari
Gobernu Kontseiluaren Akordioa, 2015eko abenduaren 17koa, eta 2016ko otsailaren 26an Irakasle-Ikertzaileen Errektoreordeak egindako zuzenketak
UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Erabaki honi erantsitako UPV/EHUko Irakasle eta Ikertzaileen Ordainsari Osagarri Gehigarrien deialdia onartzea.
Bigarrena.– Erabaki hau eta erantsitako deialdia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Errekurtsoak jartzea.– Herri Administrazioetako Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 89.3 artikuluak ezarritakoa betetzeko, jakinarazten da erabaki honek bide administratiboa agortzen duela, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2004 Lege Organikoaren 6.4 artikuluaren arabera. Egintzari errekurtsoa jarri ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean jakinarazten denetik zenbatzen hasita (44.6 artikulua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzeko Legea).
Nolanahi ere, interesdunek aplikagarritzat jotzen dituzten errekurtsoak erabil ditzakete.
Eta hórrela ager dadin, Akta oraindik onetsi gabe dagoela ohartarazirik, ziurtagiri hau eman dut Kontseiluburuaren aginduz, era berak ontzat eman du, Bilbon, bi mila eta hamaseiko uztailaren hogeitabian.
Kontseiluburua,
JOSEBA AGUSTÍN EIZAGUIRRE AGOTE.
Idazkari nagusia,
M.ª PILAR ELORRIETA SANTOS.
1. DOKUMENTUA: 2016KO GEHIGARRIZKO ORDAINSARI OSAGARRIEN DEIALDIA, OSAGARRIAK ESLEITZEKO EBALUAZIOA ESKATZEKO
Lehenengoa.– Deialdiaren helburua.
1.1.– Deialdi honen helburua da irakasle eta ikertzaileei gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzea, haien merezimenduak ebaluatu eta gero. Ebaluazioa egingo da deialdia argitaratzen den unean indarrean dagoen Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Egiaztatzeko Agentziaren ebaluazio protokoloari jarraiki.
1.2.– Gehigarrizko ordainsari osagarriak metatu daitezkeen hiru mailatan sailkatuko dira eta tarte progresibo desberdinak izango dituzte. Hain zuzen:
– C maila, Euskal Herriko Unibertsitatean egindako jardun profesionala saritzen duena.
– B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza saritzeko.
– A maila, bikaintasuna saritzen duena.
1.3.– Hauek arautuko dute deialdi hau: deialdiaren beraren testuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen gehigarrizko ordainsari osagarriei buruzko urriaren 17ko 209/2006 Dekretuak (64/2011 Dekretuak egindako aldaketekin). Horietan jasota ez dagoenerako, eutsiko zaio Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari.
Bigarrena.– Aplikazio esparrua.
2.1.– Hauek eska dezakete merezimenduak ebaluatzea:
UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek, hala funtzionarioek nola administrazio kontratudunek edo lan kontratudunek, baldin eta zerrenda honetako 2. puntukoen artekoak ez badira.
2.2.– Honako hauek ezin dute ebaluazioa eskatu:
a) Aurreko deialdietan ebaluatuak izan direnek,ebaluatutako aurreko alditik bost urte igaro ez badira, salbu eta C2 eta B1 mailetarako ebaluazioa eskatu nahi badute.
b) Agentziarekin kolaboratzen duten irakasle eta ikertzaileek, kanpoan uzten baititu urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak, martxoaren 24ko 64/2011 Dekretuak egindako aldaketen arabera.
c) Martxoaren 4ko 41/2008 Dekretuak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ordainsariei buruzkoak, kanpo uzten dituenak.
Hirugarrena.– Eskariak.
3.1.– Edozelan ere, eskariak bide telematikoz egingo dira, horretarako jarritako aplikazio informatikoaren bidez, 64/2011 Dekretuaren bitartez aldatutako urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko 7.2 artikuluari jarraikiZ.
Aplikazio informatikoaren bidez eskatzaileak eskariaren laburpen bat jasoko du; interesatuak dokumentu hori sinatu eta UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari bidali beharko dio, deialdi honetan zehaztutako epearen barruan. Dokumentu hori bidali ezean eskaria ez da ondo burututzat joko.
3.2.– (1/2007 Legegintzako Dekretua) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 95 bis eta 95 quinquies artikuluak jarraiki (9/2015 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena eraldatu ditu artikulu horiek), Unibasqen alde ebaluazio eskubideari dagokion 45,46 euroko Tasa ezartzen da. Tasa horren ordainketa burutu denaren ziurtagiria bidali beharko da aplikazio informatikoak ezartzen duen eran. Ziurtagiri hori aurkeztu ezean eskaera ez da ontzat emango. Soilik C tramuen esleipena eskatzen dutenek ez dute Tasa hori ordaindu beharrik.
Laugarrena.– Espedienteak Unibasq-era bidaltzea.
Eskariak Unibasq-era bidaliko dira, balorazio txostena egin dezan, nahitaezkoa baita. Eskariok agentziara bidaltzen direnean txostena eskatzeko, eten egingo da prozedura ebazteko epea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. 5 artikuluari jarraiki (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Bosgarrena.– Akatsak zuzentzea.
Epearen barruan aurkeztutako eskariek betetzen ez dituztenean deialdian ezarritako baldintzak edo baldintzak egiaztatzeko behar den dokumenturen bat aurkeztu ez denean, interesatuari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko (hau da, nahitaezkoak diren dokumentuak edo alegatutakoa egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko). Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, zuzenketa egitea eskatzen zaion egunaren biharamunetik hasita.
Seigarrena.– Merezimenduen ebaluazioa.
Maila eta tarte bakoitzerako merezimenduak behin egiaztatuta, eta deialdia argitaratzen denean indarrean dagoen protokoloan zehaztutako moduan ebaluatuko dira.
Edozein kasutan, merezimenduen egiaztapen dokumentuak baldintzen egiaztapen dokumentuekin batera bidaliko dira aplikazio informatikoak ezartzen duen eran. Eskariak aurkezteko epea behin amaituta, eskatzaileek errekerimendua jasoko dute euren merezimenduen egiaztapen dokumentuak konproba ditzaten eta hala egin ezean merezimendu horiek ebaluatuko ez direla adieraziz.
Zazpigarrena.– Erabakia.
Gizarte Kontseiluak, Gobernu Kontseiluaren proposamenez, gehigarrizko ordainsari osagarriak esleituko dizkie irakasle eta ikertzaileei banan bana, banakako erabakiak emanez, Unibasq-ek bere txostenean (ikus laugarren oinarria) irakasle eta ikertzaile bakoitza kokatu duen maila eta tarteen arabera. Erabaki horri Unibasq-ek egindako ebaluazioa erantsiko zaio. Erabaki horien aurka interesdunek aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango dute, jakinarazpena egiten zaienetik hilabeteko epean; bestela, zuzenean haien aurka egin dezakete administrazioarekiko auzien jurisdikzioan bi hilabeteko epean, jakinarazpena hartzen dutenetik hasita.
Zortzigarrena.– Ondorio ekonomikoak.
Merezimenduen ebaluazioa eta osagarrien esleipena ebaluazioaren hurrengo urtean hasiko dira ondorio ekonomikoak izaten, 64/2011 Dekretuaren bidez aldatutako urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko 10. artikuluari jarraiki.
Bederatzigarrena.– C mailako gehigarrizko ordainsari osagarrietarako oinarriak.
9.1.– Helburua.
9.1.1.– C mailak, Euskal Herriko Unibertsitatean egindako jardun profesionala saritzen duenak, bi tarte ditu:
– C1 tartea. Hau eskuratzeko hiru urteko lotura izatea egiaztatu behar da Euskal Herriko Unibertsitatearekin.
– C2 tartea. Hau eskuratzeko zazpi urteko lotura izatea egiaztatu behar da Euskal Herriko Unibertsitatearekin.
9.1.2.– Zenbaketa egiteko kontuan hartuko dira eskaria egiteko epea amaitzen den azken egunera arte unibertsitatean egindako zerbitzuak. Antzinatasuna UPV/EHUk egiaztatuko du bere kabuz.
9.1.3.– Aipatutako denbora hori zenbatzerakoan, jarduneko zerbitzutzat hartuko dira zerbitzu bereziak eta seme-alabak zaintzeagatiko eszedentziak, familia zaintzeko eszedentziak eta genero indarkeriaren biktimak diren funtzionarioen lehen sei hilabeteko eszedentziak edo, lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen kasuan, antzeko egoerak.
9.2.– Unibertsitatean egindako jardun profesionala aitor dakien lehen aldiz ebaluazioa eskatzen dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Jardun profesionala saritzen duten C1 eta C2 mailak lortzeko ebaluaziora lehen aldiz aurkezten direnek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:
– Informatika-aplikazioan I. eranskin moduan dagoen eskabide-orria.
– Saileko Kontseiluaren txostena, 2.1 ereduaren arabera egina. Honako hauek jasoko ditu:
– a) Irakaslanari buruzko txosten negatiborik ez egotea, hau da, betebehar formalei buruzko ez-betetzerik ez egotea (tutoretzak, eskola emateak, akten epeak, eta abar).
– b) Irakaslanari buruzko inkestak sistematikoki betetzea; balioespen negatibo errepikaturik ez egotea.
9.3.– Gehigarrizko ordainsari osagarriak eskuratzeko ebaluazioetara aurretik aurkeztu direnek aurkeztu beharreko dokumentuak:
– Informatika-aplikazioan I. Eranskin moduan dagoen eskabide-orria.
– Saileko Kontseiluaren txosten positiboa, arrazoitua eta argumentatua, 2.2 ereduaren arabera egina. Honako hauek izango ditu oinarri:
– Irakasleak bere lanari buruzko txosten negatiborik ez egotea.
– Irakaslanari buruzko inkestak sistematikoki bete izana, ahal den guztietan behintzat, eta halakoetan balioespen negatibo errepikaturik ez izatea.
– Tutoretzak bete direla egiaztatzeko ikuskaritzak egindako txostenak.
– Irakasleak bere jardueraz egindako txostena.
– Irakasleak egindako ikerlanak eta ezagutzak transferitzeko jarduerak.
9.4.– Nor dagoen txostena aurkeztetik salbuetsita.
Kasu hauetan ez da beharrezkoa izango aurreko bi ataletan aipatutako txostena aurkeztea:
– Irakasleak ohiko irakaskuntzatik salbuetsita daudenean edo aldi batez egon direnean, guztiz edo zati batean, kargu akademikoak betetzeagatik edo liberatuta egoteagatik (liberazio sindikala, euskara ikastekoa, sabatikoa, irakaskuntzaren eta ikerketaren arloan eguneratzekoa, eta abar). Kasu hauetan beharrezkoa izango da irakaskuntzatik kanpo egotearen arrazoia egiaztatzea.
– Langileak zerbitzu bereziak ematen, seme-alabak zaintzeko eszedentzian edo, irakasle eta ikertzaile kontratatuen kasuan, antzeko egoeretan egon direnean; kasu horietan beharrezkoa izango da interesatuak ohiko irakaskuntzatik kanpo egoteko arrazoia egiaztatzea.
9.5.– Ikertzaileek ebaluaziorako aurkeztu beharreko dokumentazioa.
– Informatika-aplikazioan I. eranskin moduan dagoen eskabide-orria.
– Ikertzailea atxikita dagoen Saileko Kontseiluak egindako aldeko txostena, 2.3 ereduaren arabera egina. Bertan egiaztatuko da interesatuak bere betebeharrak bete dituela.
9.6.– Epea.
Eskariak deialdiko hirugarren oinarriari jarraiki aurkeztu beharko dira, eta horretarako epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Hamargarrena.– B eta A mailetako gehigarrizko ordainsari osagarriak eskatzeko oinarriak.
10.1.– Helburua.
10.1.1.– B mailak, hau da, kalitatea eta etengabeko hobekuntza saritzen dituenak, hiru tarte ditu:
– B1 maila. Tarte hau lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea Euskal Herriko Unibertsitatean, eta gainera C1 tartea eta 25 puntu izatea.
– B2 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira gutxienez: hamar urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta 50 puntu izatea.
– B3 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: hamar urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta 75 puntu izatea.
10.1.2.– A mailak, hau da, bikaintasuna saritzen duenak, bi tarte ditu:
– A1 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: hamabost urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta gutxienez 90 puntu izatea.
– A2 maila. Maila hori lortzeko baldintza hauek bete beharko dira: hamabost urteko antzinatasuna izatea, doktorea izatea, eta C1 eta C2 tarteak eta gutxienez 90 puntu izatea.
10.1.3.– Zenbaketa egiteko, kontuan hartuko dira eskaria egiteko epea amaitzen den egunera arte egindako zerbitzuak. Antzinatasuna UPV/EHUk egiaztatuko du bere kabuz.
10.1.4.– Aipatutako denbora hori zenbatzerakoan, jarduneko zerbitzutzat hartuko dira zerbitzu bereziak eta seme-alabak zaintzeko eszedentziak, familia zaintzeko eszedentziak eta genero indarkeriaren biktimak diren funtzionarioen lehen sei hilabeteko eszedentziak edo, irakasle eta ikertzaile kontratatuen kasuan, antzeko egoerak.
10.1.5.– Lehen aldiz ebaluaziora aurkezten direnek beren bizitza akademiko osoko merezimenduak alegatu ahal izango dituzte. Aurretik ebaluaziora aurkeztu direnek aurkeztu ahal izango dituzte ebaluazio horretatik deialdia EHAAn argitaratze datara bitartean bildu dituzten merezimenduak.
10.1.6.– Eskariarekin batera merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, 1.1 oinarrian aipatutako protokoloan esaten den legez.
10.2.– Ebaluazio berri bat eskatu nahi dutenek edo lehen aldiz ebaluaziora aurkezten direnek aurkeztu beharreko dokumentazioa.
– Informatika-aplikazioan II. eranskin moduan dagoen eskabide-orria.
– B2, B3, A1 eta A2 tarteetarako besterik ez: beste unibertsitate edo ikergune batzuetan –edozelako lotura laboral, estatutario edo administratiborekin– egindako irakaskuntza, ikerketa eta jakintzaren transferentziako zerbitzuak edo kudeaketa zerbitzuak egiaztatzea. Bakarrik aztertuko da eta, bere kasuan, onartuko da ebaluazioa B2 tramotik aurrera eskatzen bada eta UPV/EHUk ez badu 15 urtetik gorako antzinatasuna aitortu.
10.3.– Epea.
Eskariak deialdiko hirugarren oinarriari jarraiki aurkeztu beharko dira, eta horretarako epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Hamaikagarrena.– Unibertsitate eskolako irakasle titularrentzako gehigarrizko ordainsari osagarria.
11.1.– Helburua.
11.1.1.– Unibertsitate eskoletako irakasle titularrek, doktore izan ez eta 10 urteko antzinatasuna badute, gehigarrizko ordainsari osagarria lortzeko eskubidea izango dute ebaluazioan, gutxienez, 50 puntu lortzen badute; edo beste gehigarrizko ordainsari osagarria lortzeko eskubidea izango dute ebaluazioan, gutxienez, 75 puntu lortzen badute.
11.1.2.– Zenbaketa egiteko kontuan hartuko dira eskaria aurkezteko azken egunera arte egindako zerbitzuak. Antzinatasuna UPV/EHUk egiaztatuko du bere kabuz.
11.1.3.– Aipatutako denbora hori zenbatzerakoan, jarduneko zerbitzutzat hartuko dira zerbitzu bereziak eta seme-alabak zaintzeagatiko eszedentziak, familia zaintzeko eszedentziak eta genero indarkeriaren biktimak diren funtzionarioen lehen sei hilabeteko eszedentziak edo, lan kontratudun irakasle eta ikertzaileen kasuan, antzeko egoerak.
11.1.4.– Lehen aldiz ebaluaziora aurkezten direnek beren bizitza akademiko osoko merezimenduak alegatu ahal izango dituzte. Aurretik ebaluaziora aurkeztu direnek aurkeztu ahal izango dituzte ebaluazio horretatik deialdia EHAAn argitaratze datara bitartean bildu dituzten merezimenduak.
11.1.5.– Eskariarekin batera merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, 1.1 oinarrian aipatutako protokoloan esaten den legez.
11.2.– Ebaluaziorako behar den dokumentazioa.
– Informatika-aplikazioan III. Eranskin moduan dagoen eskabide-orria.
– Beste unibertsitate edo ikergune batzuetan –edozelako lotura laboral, estatutario edo administratiborekin– egindako irakaskuntza, ikerketa eta jakintzaren transferentziako zerbitzuak edo kudeaketa zerbitzuak egiaztatzea. Bakarrik aztertuko da eta, bere kasuan, onartuko da unibertsitate eskolako irakasle titularrentzako gehigarrizko ordainsari osagarria lortzeko ebaluazioa eskatzen bada eta UPV/EHUk ez badu 15 urtetik gorako antzinatasuna aitortu.
11.3.– Epea.
Eskariak deialdiko hirugarren oinarriari jarraiki aurkeztu beharko dira, eta horretarako epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Hamabigarrena.– Ezohiko ebaluazioa, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak onartutako ordainketa osagarriak 1999an aitortu zitzaizkien irakasleena.
Urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko lehen deialdiaren ondorioz ordainsariak murriztu zitzaizkien pertsonak – esan nahi da, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak 1999an aitortu zizkienen aldean murriztu – berriz ere aurkeztu ahal izango dute beren bizitza aktibo osoa ebaluaziora, martxoaren 29ko 64/2011 Dekretuaren bidez aldatutako urriaren 17ko 209/2006 Dekretuko bigarren xedapen iraunkorraren arabera. Egoera honetan daudenak, V. eranskin moduan dagoen eskabide-orria bete beharko dute eta Hamargarren oinarria ezarritakoa jarraitu.
Hamahirugarrena
2015. urteko deialdia baino lehenagokoetan gehigarrizko ordainsari osagarriak lortu zutenek, eta 2015. urteko deialdira ez bazeuden behartuak aurkeztera (ez baitzen 5 urteko epea igaro aurreko ebaluaziotik) edo ezin izan baziren aurkeztu, aurtengo deialdian osagarri horien finkotasuna eska dezakete. Horretarako informatika-aplikazioaren IV eranskina ondo beteta bidali beharko dute.
Hamalaugarrena
Deialdi honetako tarte eta mailak ebaluatzeko eskatutako urteak zenbatzeko, kontuan hartuko da baita beka ofizialekin emandako denbora ere, betiere, unibertsitate honetako zentroren batean atxikita egon bada onuraduna (beka ofizialtzat hartuko dira UPV/EHUk, Eusko Jaurlaritzak edo Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak deitutakoak). Behin graduatuak, prestakuntza jarduerak eta espezializazio zientifiko eta teknikoak burutzeko ematen diren bekak dira hemen aintzat hartzen direnak; prestakuntzarako pertsonal ikertzaile baldintza ematen dutenak, hain zuzen ere.