EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2016169

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2016. urterako garapenerako lankideentzako laguntzak emateko dena.

Xedapenaren data: 2016-08-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201603816
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/16an argitaratutako 2016/05/04ko EBAZPENA [201602033]

Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren 2016ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankideentzako laguntzak emateko 2016. urteko deialdia egin zen (maiatzaren 16ko EHAA, 91. zk.).
Deialdia egiteko ebazpeneko 6. artikuluaren bidez hartarako izendatutako Balorazio Batzordeak laguntzak emateko egindako proposamena ikusirik; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinatzeko Zerbitzu Teknikoak, laguntza-eskabideei dagokienez, egin dituelarik balorazioa eta azterketa teknikoa; eta 2015eko abenduaren 2an egindako batzarrean Artezkaritza Kontseiluari argibideak eman ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie; betiere, eranskin horretan aipatutako zehaztapenekin bat etorriz.
Bigarrena.– II. eranskinean jasota dauden eskabideak baztertzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen hau erakunde eskatzaileari jakinaraztea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 29a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
I. ERANSKINA
2016 – EUSKAL LANKIDEEN ESKABIDE DIRUZ LAGUNDUAK
II. ERANSKINA
2016 – EUSKAL LANKIDEEN ESKABIDE BAZTERTUAK