EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2016168

IRAGARKIA, eraikuntza obraren gauzatze kontratuari dagokion lizitazioari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2016-08-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201603811
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: sail teknikoa.
c) Espedientearen zenbakia: CON-2016-OB-0113.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena:
Babes ofizialeko 32 etxebizitza eraikitzeko obren egikaritzea, 2.egikaritze-unitatearen obra zibila eta hirigintza publikoa (2.sorta). 2. egikaritze-unitateko AOR 403ren 4.1. lur-zatia eta eraikina, San Juan de Rompeolas, Santurtzi.
b) Loteen araberako banaketa: ez.
c) Egikaritzeko tokia: Bizkaia.
d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazi den zenbateko osoa gainditu:
Aurrekontu mota: 4.389.551 euro, BEZik gabe.
Kontratuaren aurreikusitako balioa: 4.828.506,10 euro, BEZik gabe.
5.– Bermeak.
Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.
Behin betiko bermea: kontratuaren aurrekontu osoaren % 2, BEZik gabe eta kontratu osoaren aurrekontuaren % 3, BEZik gabe.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) edo www.visesa.eus webgunean.
b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Telefonoa: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2016ko irailaren 30a.
7.– Kontratisten berariazko baldintzak.
a) Sailkapena: ez da aplikagarria.
b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako gaitasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.
Kaudimen ekonomikoa. Eskatutako kaudimen ekonomikoa egiaztatze aldera, administrazio-klausulen pleguan ezarritakoari jarraitu beharko zaio.
8.– Esleitzeko irizpideak:
1) Eskaintza ekonomikoa (63).
2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (10).
3) Planning eta dokumentazioaren koherentziaren azterketa (05).
4) Eskainitako bermeei lotutako hobekuntzak (10).
5) Iraunkortasunari lotutako hobekuntzak (08).
6) Salmenta osteko zerbitzuari lotutako hobekuntzak (04).
9.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 10a. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez, www.euskadi.eus, edo helbide hau erabiliz, modu zuzenean, bertan jasotako edukiaren bitartez: www.contratación.euskadi.eus
Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Data: 2016ko urriaren 28a.
e) Ordua: 10:00ak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.
12.– Iragarkia Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera bidaltzeko eguna: 2016ko abuztuaren 26a.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus o http://www.visesa.eus/listado_concursos.asp
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 26a.
VISESAko zuzendari nagusia,
MARCOS MURO NÁJERA.