EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-09-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2016167

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, behin betiko baja ematen zaio Arocena hotelari Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistrotik.

Xedapenaren data: 2016-08-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201603785
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/29an argitaratutako 2016/05/30reko IRAGARPENA [201602818]

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Zerbitzu Orokorretako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea).
15 egun balioduneko epearen berri eman ondoren, establezimenduaren bajaren aurretiko entzunaldi gisa, titularrak iragaten utzi du epe hori alegaziorik egin gabe.
Horren ondorioz, apirilaren 16ko 198/2013 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoa eta gainerako arau orokor aplikagarriak oinarritzat hartuta, ebazten da establezimendu horri Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen Erregistroan baja ematea.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2016ko abuztuaren 8a.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.
ERANSKINA