EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016164

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 389/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-07-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201603744
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (389/2014).
Demandatzailea: Saida Elizabeth Ramirez Silva.
Abokatua: Carlos Romero Ortiz.
Prokuradorea: Myryam Garcia Otero.
Demandatua: Victor Hugo Perez Ramirez.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
Honako hau jakinarazten dut: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 389/2014 prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan, zeinaren autoetan prozedura amaitzeko ebazpena eman baita 2016-07-26an; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. x.g.).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».
Victor Hugo Perez Ramirez demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao, 2016ko uztailaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.