EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2016164

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 641/2015 judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-06-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201603741
Maila: Ediktua
Nik, Susana Perdiguero Ochoak, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,
Fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 641/2015 judizioan, epaia eman du Silvia Martín Blanco epaitegi honetako epaileak 2016-04-20an, eta epai horren idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:
Bergara (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko apirilaren hogeia.
Nik, Silvia Martín Blancok, Bergarako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesaleko epaile naizenak, ikusi ditut 641/2015 delitu arinen gaineko judizioaren autoak. Bertan honako hauek izan dira alderdiak: fiskala eta, inplikatu gisa, Irene Aguirrezabalaga Zabaleta, salatzailea, eta Jose Rodriguez Vaz eta Cristina Domingues Da Conceicao salatuak. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:
EPAITZA
Jose Rodriguez Vaz kondenatzen dut, ebasketa-delitu arin bat egiteagatik (Zigor Kodearen 342.2 artikuluan jaso eta zigortutako delitua), berrogeita bost egunetan egunean bost euroko kuota eta prozesuko kostuak ordaintzera. Ezartzen zaion erantzukizun pertsonal subsidiarioaren arabera, ordaindu gabeko bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio (delitu arinen kasuan, hori betetzeko bidea une oro lokalizatuta egotea izan daiteke).
Cristina Domingues Da Conceicao absolbitu egiten dut, ebasketa-delitu arin bat dela-eta bere aurka egin den salaketatik.
Cristina Domingues Da Conceicao (NAN/IFZ: 73117852R) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko ekainaren hogeita zortzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.