EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2016163

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko bideratutako 512/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-07-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201603728
Maila: Ediktua
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 512/2012 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Luis Maria Hormaza Ibargurengoitia.
Abokatua: Idoia Longa Peña.
Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.
Demandatua: Juan Maria Hormaza Orube, Javier Hormaza Orube, Magdalena Hormaza Orube, Miren Hormaza Orube, Jose Maria Hormaza Igartua, Miren Virginia Eguskiza Duo, Jose Miguel Hormaza Orube, Maren Hormaza Orube, Inmaculada Martinez Tola, Iñaki Hormaza Orube, Maria Hormaza Ibargurengoitia, Itziar Hormaza Orube, Jose Antonio Uson Moral, Pedro Luis Redondo Sanchez, Maria Begoña Torrontegui Aguirre, Maria Angeles De Prada Vicente, Maria Del Mar Cangas Arnaiz, Maria Isabel Amilibia Muerza, Maria Pilar Polo Esteban, Margarita Gallud Julia, Jose Miguel Vergara Mulas eta Maria Asuncion Muruaga Infante.
Gaia: gauza komun bat zatitzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2015eko uztailaren 30ean. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten dut Ibon Bilbao Cabarcos prokuradoreak, Luis M.ª Hormaza Ibargurengoitiaren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztu duen demanda. Hauexek dira demandatuak: alde batetik, María Hormaza Ibargurengoitia, Alberto Arenaza Artabe prokuradoreak ordezkaturik; bestetik, Jose M.ª Hormaza Igartua eta Begoña Torrontegui Aguirre, biak Paula Basterreche Arcocha prokuradoreak ordezkaturik, eta, azkenik, Miren Virginia Eguskiza Duo, Juan M.ª Hormaza Orube, Javier Hormaza Orube, Jose Miguel Hormaza Orube, Maren Hormaza Orube, Magdalena Hormaza Orube, Miren Hormaza Orube, Iñaki Hormaza Orube, Itziar Hormaza Orube eta Imaculada Martínez Tola (baita horien ezkontideak ere: M.ª Isabel Amilibia Muerza, M.ª Pilar Polo Esteban, Margarita Callud Julia, M.ª Angeles de Prada Vicente, Jose Miguel Vergara Mulas, Jose Antonio Uson Moral, M.ª del Mar Cangas Arnaiz) Asunción Hurtado Madariaga prokuradoreak batera ordezkaturik eta Jose M.ª Arroita Berenguer abokatuak lagunduta, eta, azkenik, M.ª Asunción Muruaga Infante eta Pedro Luis Redondo Sánchez, biak auzi-ihesean daudenak. Hori dela eta, deklaratzen dut lehen gertakarian adierazitako higiezinaren jabekidetasuna iraungita dagoela, eta zatigarria dela batera egindako proposamenaren arabera, auzi-jartzailearen jarduketei loturik; horrenbestez, kondenatzen ditut demandatu guztiak zatiketa hori eta adierazitako esleipenak egitera eta onartzera, eta betearazpen hori betetzeko behar diren dokumentu publiko eta pribatu guztiak ematera. Prozesuan eragindako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0701 0000 04 0512 12). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Francisco Hormaza Eguskiza demandatuaren eta Javier Hormaza Orube hildakoaren jaraunsleen helbidea edo bizilekua ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Getxo, 2016ko uztailaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.