EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2016163

EDIKTUA, 65/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201603724
Maila: Ediktua
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: L2 65/2016 apelazioa, prozedura arrunta.
Errekurtsogilea: Jaime Alberto Florez Marcelino.
Abokatua: Jose Manuel Seijo Otero.
Prokuradorea: Esther Alonso Olabarria.
Alderdi errekurritua: Jon Joseba Florez Marcelino eta Pascual Garcia Hernandez.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-07-13an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA:
Ezetsi egiten dugu Jaime Alberto Florez Marcelinoren ordezkaritzak 2015eko uztailaren 14ko epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak eman zuen, 273/2014 prozedura arruntean, zeinaren gainean aurkeztu baitzen errekurtsoa. Horrenbestez, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu berariaz.
Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.
Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).
Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0065 16. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».
Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.
Gure epai honen bitartez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dugu.
Argitalpena.– Epaia sinatzen duten magistratuek eman zuten, eta magistratu txostengileak irakurri zuen 2016ko uztailaren 27an, eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizen honek, egiaztatu egiten dut.
Jon Joseba Florez Marcelino demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao, 2016ko uztailaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.