EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2016-08-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2016161

HUTSEN ZUZENKETA, honako ziurtapen honena: «Ziurtapena, Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearen aurrean aldarrikatutako hautagai-zerrendak argitaratzeko dena».

Xedapenaren data: 2016-08-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201603693
Maila: Akordioa
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Gisa horretako hutsak atzeman dira Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearen aurrean aldarrikatutako hautagai-zerrendak argitaratzeko den ziurtapenaren testuan. Testu hori 2016ko abuztuaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (160. zk.) argitaratu zen. Beraz, huts horiek zuzendu egiten dira hemen:
Labupenean, «BESTELAKO XEDAPENAK» atalean, 2016/160 Laburpena (2/1) orrialdean, 3675 zenbakian,
honela dio:
«ARABAKO LURRALDE HISTORIKOKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
ZIURTAPENA, Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearen aurrean aldarrikatutako hautagai-zerrendak argitaratzeko dena.»
baina honela esan behar du:
«ARABAKO LURRALDE HISTORIKOKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
ZIURTAPENA, Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeari aurkeztutako hautagai-zerrendak argitaratzeko dena.»
2016/3675 (14/1) orrialdean, tituluan,
honela dio:
«ZIURTAPENA, Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearen aurrean aldarrikatutako hautagai-zerrendak argitaratzeko dena.»
baina honela esan behar du:
«ZIURTAPENA, Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeari aurkeztutako hautagai-zerrendak argitaratzeko dena.»